Bill Clinton Family Guy


Family Guy telesailaren gidoilariei asko gustatzen zaie gauza batetaz idaztea: Bill Clinton-ek bere karrera presidentzialean desegokitasun sexual ugariei buruz. Paula Jones-i 1998. urtean 850.000$ ordaindu behar izan zizkion, honek sexu-jazarpenagatik salatu zuelako . Kathleen Willey, Juanita Broaddrick, Gennifer Flowers, Elizabeth Ward Gracen, Dolly Kyle; emakume guzti hauek berarekin sexu-harremanak izan zuten forma oso koldarrean (adulterioa, berak behartuta). Horregatik, Family Guy-koek aprobetxatu dute eta Clinton agertzen den bakoitzean, mugitzen den guztiarekin harreman sexualak izaten eta eskandaluak sortzen agertuko da.

Bi bideo hauetan Lois eta Peter-ekin sexu harremanak izaten ditu, eta haiek ez dakite zelan gertatu den. Honekin, esan nahi dutena Clinton bikoteak suntsitzen dituela da eta edozeinekin harremanak izateko gai dela.

 




Politikariei umiliatzea

Family Guy telesailean etengabe politikariei (batez ere estatubatuar politikariei) umiliatzea eta beraietaz barre egitea  bilatu dute, politikak faktore komiko handia baitu. Politikaren inguruan hainbat parodia egin dituzte azken urteetan eta, nire ustez, saioaren arrakastaren arrazoi garrantzitsuenetarikoa da. Etxe Zuriko presidente ugari agertu dira sail polemiko honetan: Clinton, Bush, Obama, Roosevelt… eta ez dituzte egoera oso onean jarri.
Hemen George W. Bush presidentearen eszena bat dugu, eta ume txiki baten jarrerarekin agertzen da.

Kritikak eta zentzura

Hasiera emateko, aipatuko beharra dugu  marraki bizidunak izan arren "Family guy" telesaioak oso eztabaidatzua  eta kritikatua izan dela bere hasieratik, izan ere, zenbait kapitulu zentzuratu egin dituzte eta guzti.
Egia esan zentzurak eta kritikak egoteko arrazoi sendoak daude. Telesaioaren audientziaren gehiengoari  dagokionez gazteegiak dira ikusteko agertzen diren kapitulu bortitzak, gainera kritika gogorrak daude kristautasunari, musulmanei.....
Argi dago ondo dagoela ikuspuntu ezberdinak emotea, baina telesaioan agian gogorregi agertzen dira, beltzen kontrako egundoko pasarteak daude, seguraski haien egoera kritikatzeko eta auzitan jartzeko gertatzen dena baina era hobeagoak daudela irudikatzeko argi eta garbi dago.

Hona emen zenbait adibide:


Family Guy-ren kapitulua zentsuratua izan zen. Fox kateak telesaila urrunegi joan zela esan zuen. Katea ezaguna da politikoki zuzenak ez diren marrazki bizidunak eta "More to love" bezalako ikuskizunak igortzeagatik, baina oraingoan abortatze bat agertzen zen errepresentazio grafikoa igortzea ukatu du Reurters-en txosten batek dioenez. Hala ere, pasartea DVD-an gehituko da.


Pasartea "Patrial Terms of Endearment" deitzen da eta hurrengo gertatzen da: Griffin familiako amak, hau da, Lois-ek emankorra ez den bikote baten alokairuzko ama izatea onartzen du. Baina ustekabean bikotea auto istripu batean hiltzen da eta Lois-ek umea izatearen erabaki zailarekin geratzen da. Lois-ek abortatzea erabakitzen du eta zenbait iturrik diotenez abortuaren irudiak oso grafikoak eta morbosoak dira.


Beste alde batetik biolentzia gehiegi agertzen da eta momentu askotan ezin da justifikatu, horrek egundoko eztabaidak sortu egin duitu  Hone hemen adibide batzuk:




Bukatzeko homosexualitateari buruzko kritika bat irudikatuko dugu eta elizaren kontrako bideoa.

Homosexualei buruzko bideo hau, lotsagabea da eta benetan kritika gogorra egiteko modukoa, gendeak esaten duenez blog eta webgune gehienetan ez da bidezkoa eta lotsagabea da gazteak holako bideoak ikus dezaketela.

Amerikako Estatu Batuetako herri-kultura popularra


Ameriketako Estatu Batuak, Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz osaturiko herrialdea dugu, bere hiriburua washington da. eta munduko hirugarren herrialderik handiena da biztanleriari dagokionez.Gaur egun 309 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan.

Gainera, munduko kultura aniztasun gehien eta immigrazio gehien duen herrialdea da.Kultura aniztasun handia izan arren, guk proiektu honetan Estatu Batuetako kulturan zentratuko gara, bereziki herri-kultura popolarrean.
 Kultura akademikoaren kontrajarrean, herri-kultura herritarraren estatusa kontutan zan gabe herritar guztiei zuezenduta dago, herri kultura  herriak sortzen eta kontsumitzen dituen  manifestazio artistikoak dira .

 EEUU-ko herri-kultura eta ohituak aztertuko ditugu eta ondoren zenbait bideo aztertuko ditugu. Esate baterako kirola, musika, zenbait edari arrakastatsu, janzteko estiloak, kristau erlijioa....

Haien ohituren eta kulturaren barruan kirola oso atal garrantzitsua jorratzen du. Haiek egundoko garrantzia emoten diote kirolari eta gorputzari,estatubatuarrek eredu on bat bezala ikusten dituztelako kirolariak, osasuntsuak  eta arrakastatzuak direlako.
Zenbait gazte kirol batean onak izatekotan erraztasun ugari dituzte, baita kirol arloan eta baita ikasketetan eta bizitzako zenbait arlota. Baina horrela ez izan ezean Estatubatuarrek duten jarrera kontrako izaten da eta batzutan gatazkak sortzen dira edo tratu txarrak jasaten dituzte.

Musika baita EEUU-ko beste ikono bat da, egundoko arreta du eta gainera gende asko jarraitzen du.
Estilo asko egon arren denak oso jarraituak dira, pop musika hau da popularra gende gehienak entzuten eta jarraitzen duena nabarmena da baina baita bes te batzuk: country musika, rock and roll-a  eta rap musika besteak beste.

Horrekin batera,garrantzitsuak iruditzen ez zaizkigun beste gauza batzuk baita haien kulturaren atal bat osatu dute denborarekin.
zenbait edari , Coca-cola eta Red Bull  edaria esaterako.
Armak eta haien erabilpena.
Kristautasun erlijioa.

Hau guztia aztertuta hiru bideo aukeratu ditugu  haien azterketa egiteko eta ikusteko nola "Familie Guy" telesaioak marrazki bizidunak izan arren kritika gogorrak eta tradizio kulturalak ezkutatzen dituzte.





 Gure lehenengo bideo honetan, ikusten dugu Estatu Batuetan oso arrunta den egoera bat.
 Zenbait guraso joan dira haien semeen partidua ikustera. Denok dakigunez oso tradizio handia da asteburuetan kirol ekintzak jardutea. Baina hori ez da bakarrik irudikatu nahi, pasarte komikoa izan arren, kritikatu egin nahi da zenbait guraso izaten duten jarrera, izan ere, astikolak bezala jartzen dira eta umeen partidu bat behar duen garrantzia baino askos gehiago izaten duela haientzako.


Bigarren bideo honetan, Hautoeskundek egiten ari dira eta bi autagaien aurkako eztabaida gauzatzen da. Estatubatuarrek oso  abertzaleak dira  eta haientzako izugarrizko garrantzia dute haueskundeak bideoan argi eta garbi ikusten da zer nolako jarrera dute eta telesaioan haien kulturaren zenbait atal gurekin partekatzen dituzte.


Estatu Batuetako  herri kulturaren barruan  freskagarriak eta zenbait jatetze hain tipikoak dira non bere herrialdearen kuluraren parte bat izatera ailegatu dira, eta Red Bull edaria oso tipikoa da. Gazteen artean oso hedatuta dago,mundu osoan zehar, izan ere , bere iragarkiak edonon ikusi daitezke, telebistatik- formula 1-eko txapelketataraino ailegatzen bai da. “Family Guy”   telesaioaren kapitulu honetan, argi eta garbi irudikatzen da edari honen garrantzia.


Xenofobia eta errazismoa family guy telesailean



Telesailearen kritiko askok Family guy errasismoa eta xenofobia zabaltzen duen programa dela salatzen dute, baina bertan ikusten diren bromak eta diren moduan ikusi behar dira, ez broma errazista moduan, amerikar gizartean gau egun irauten duten estereotipoen salaketa moduan.

Broma hauetan, amerikar gizartearen gehiengokoak ez diren arraza eta kultura desberdinak jasaten duten diskriminazioa salatzen dute family guyren sortzaileek, baina nozki, beti bezala era ironiko eta sarkastiko batean. Bakarrik beraiek egiten duten moduan, irudi krudel eta desangelatuekin, baian denuntzia sozial beteaz.

Hurrengo entradetan, amerikako estatu batuetan bizi diren eta kultura nagusian sartzen ez diren arraza eta kultura desberdinak jasatzen duten perjuisizioak ikusiko ditugu.

Antisemitismoa eta nazismoa


Pertsona askok arrituta geratzen dira telesai honetan nazismoaren gaia honen modu arinean tratatzean, naziak pertsonai farregarri eta alaitzat moduan agertzen dira, hauen artean Adolf Hitler bera ere.
Esketze askotan nazien ikuspuntutik gai askoren azalpena ematen zaigu, adibidez homosexualez, beltzez eta judutarrez hitzegiten denean. Baina ala ere argi dago Family Guy-ren nahaia idei hauek salatzea eta kondenatzea dela. Beste broma batzuetan Hitlerren eta naziak pertsona normaltzat moduan agertzen badira ere, gaiztakiari itzura emateko erabiltzen dituzte telesailaean.

 Amerikar eta mendebaldeko kulturaren betiko antisemitismoa edo judatarren aurkako idei arrazistak agerian jartzeko, telesaila pertsonai bat sortu du Mort izenenekoa. Pertsonai hau judatarrei atzikitzen dizkioten esteorotipo eta irudi tradizionalak erakusten ditu. Hala nola, judatarrek profesatzen duten diruarekiko maitasuna, koldarkeria, pertsona fidagarriak izateko ezintazuna eta poteredun postuak artzeko tradizioa. Beste esteorotipo inuzenteagoak agertzen dira adibidez matematiketarako eta ikasketak burutzeko onak direla edo abokatu bat telesailean agertzen bada, pertsonai hau beti judua izango da.

Family Guy-ren maltzurkeria ez da gauza hauekin bukatzen, bere kapitulu famatu batean familiako bi kide eta Mort jauna, denboraren makina baten medioz Hirugarren Reigch-aren garaira bidaltzen dituzte, nazietaz hiez egin dezaten, klabe komiko batean beri ere nozki.

Batzutan ere, egileak naziak eta hauen irudia erabiltzen ditu estatu batuetako alderdi kontserbadorei lotita zenbait pertsonairi kritika zorrotza egin ahal izateko, tee party-ko kideen, irrati edo telebistako aurkezle erradikalen diskurtzoa salatzeko eta abar. Goiko bideoan ikus dezakegu, nola nazien ideiak 2008ko errepublikar hauteslearekin eta Sara Palin, Tee party-ko kidearekin erlazionatzen dituen.


Kultura latinoa estatu batuetan



Estatu batuetan "latin" hitza erabiltzen dute, amerikako herrialde hispanotik etorritako jendeari deitzeko. Inmigrante hauek normalean mexikarrak izan hoy dira eta horregatik hauen karikaturak beti hitzurak berberak izanten dute, jende baxua eta beltzarana.

Telesalean agertzen diren pertsonai latinoak etxekoandreak edota langile inmigrantak izaten dira, honekin herri honetako pertsonak  jasatzen dituzten esplotazioak salatu nahi ditu programak, gehienbat lanaren munduan. Consueloren pertsonaian ikusi daitezke komunitate hau gahinean dauden esteoreotipo desberninak; seme gehiegi dituztela, pertsona inkultoak direla edo beti ere, behe mailako lanei loturik bizi direla.

Beste esketze oso kritikatu batean, funeral mexicar bat agertzen zaigu, bertan eta ataud bera konpartitzen dozena bat mexikar agertzen zaigu hilik, hauekin ere txakur bat ere. Broma honetan amerikarren beldurra eta mesfidantza agerian jartzen du telesaila, pertsona latinoen kopurua urteren-urtez gero eta handiagoa delako eta hauen botere politiko eta ekonomikoa ere denboraz handitzen ari delako, pertsona zurien botere tradizionala arriskuan jarriz. Horain dela urte eskaz, Estatu Batuetako hizkuntz ofiziala bakarrik ingelera dela aprobatu zuen botazio batean, gaztelaniaren eragina handia dezeustatzeko.

Pertsona beltzak telesailean



Bideo honetan ikus dezakegu arraza beltzari lotuta dauden zenbait estereotipo, Estatu batuetan pertsona beltzen kopuru handia delinkuenteak direla pentsatzen dute askok. Hemendik dator pertsona hauek poliziarekin dituzten arazoak, pertsona beltz bat, lege bat apurtzen duenean edo poliziak susmoak bakarrik badituzte ere, beste pertsona bat baino era latzago batean tratatuak izaten da poliziengatik.
Hau dela eta, telesailearen kapitulo batean, polizia dezagertzen denean, pertsona zuriz moduan bizi ziren beltz askok bere mozorroa alde batera utzi eta abesti bitxi bat abezten eta dantzatzen hasten dira, era inozente hau sinbolismoz betea dago eta denuntzia sozial oso ausarta izan zen bere garaian, baina abesti inozo bat izanda, pertsona askok ez zuten eskutuko ideia hartu.

Telesailean pertsonai beltzen agerpena oso txikia iruditu ahal zaigu hasieran, Peterren laguna den Cleveland izan ezik. Pertsonai beltzen agerpena programan arraza honen esteorotipo gordinak erakusteko erabiltzen dituzte sortzaileek.

Quagmire pertsonai sexista da



Quagmire-n momentuen bilduma honetan ikusi dezakezuenez, Quagmire pertsonaiak gauza bakarra du buruan, sexua. Quagmire sexuaren gaixo bat da eta bere bultzada sexualak kontrolatzea asko kostatzen zaio eta askotan erabiltzen duen hiztegia iraingarria da. Quagmire-k emakumea jostailu bat bezala ikusten du, ez zaiolako emakumea nolakoa den inporta baizik eta fisikoa bakarrik inporta zaio. Muturreko egoeretara heltzen da sexua izatearren, adibidez, neska ilehoriarekin dagoenean drogatu egiten du eta konorterik gabe dagoenenan berarekin sexua izaten saiatzen da, baina ez du lortzen. Edozein elkarrizketa edo egoera, egoera sexual batekin erlazionatzen du beti, horregatik lagunek modu arraro baten bidez laguntzen saiatzen dira.

Horrelako egoera asko agertzen dira telesaian, baina barregarriak iruditzen zaizkigu gure eguneroko bizitzan elkarrizketa eta egoera asko sexu egoerekin erlazionatzen ditugulako. Azken finean, telesailak kultura popularra, hau da, Estatu Batuetako hegemonia, muturreko egoeretara eramanez islatzen du, beraz, egoera asko ezagunak egiten zaizkigu. Gainera Quagmier-ek 50 edo 60. hamarkadan bezala janzten du eta garai horretako kotxea du. Semiotika aztertzen badugu janzkera hau sinbolikoa izan daiteke, garai horretan matxismo ugari baitzegoen.

Pasarte sexista

Pasarte txiki honek eduki sexista eta matxista du, hartzak (gizona errepresentatuz) oso modu txarretan erantzuten dio emakumeari, honetaz paso eginez eta baztertuz. Hartza ohean botata ageri da ezer egiteko gogorik gabe telebista ikusten. Emakumea irtetzeko prest dago eta hartzari irtetzeko prest dagoen galdetzen dio, baina honek, modu txarrean erantzuten dio, geroago maite duela esanez konpondu nahiean.

Jendeak egoera honetaz barre egiten du, hitz egiten duen hartz bat ikusten duelako. Baina hartz hau gizonaren irudia da, gizona sinbolizatzen du semiotikaren aldetik, eta pasartean ematen den egoera, zoritxarrez gure gizartean ematen den egoeretako bat da, batere barregarriak ez direnak. Azken finean, ideologia sozietate batean praktikan jarrita dauden sistema orokor batetako ideia multzoa da. Hau txikitatik ikasten da, normaltzat emanez eta horrela izan behar direla pentsatzen dugu.  Horregatik urte askotan zehar jendeak gizonak emakumeen gainetik jartzean hau normaltzat ikusi da eta umeak ikusten dituzten telesail batean horrelako egoera bat agertzean, hauek jarrera egokia dela penstatuko dute. Baina emakumeak honen aurka, hegemoniaren idealaren aurka altxatu dira ideologikoak diren ideia horiekin bat egiten ez dutelako.

Zentsuratutako kapitulua

Family Guy-ren kapitulua zentsuratua izan zen. Fox kateak telesaila urrunegi joan zela esan zuen. Fox kateak berak ez zeukan kapitulu hau aireratzeko eragozpen handirik baina anuntzianteek haien anuntzioak Fox katetik kentzeaz mehatxatu zuten. Katea ezaguna da politikoki zuzenak ez diren marrazki bizidunak eta "More to love" bezalako ikuskizunak igortzeagatik, baina oraingoan abortatze bat agertzen zen errepresentazio grafikoa igortzea ukatu da Reurters-en txosten batek dioenez. Hala ere, pasartea DVD-an gehituko da.

Pasartea "Patrial Terms of Endearment" deitzen da eta hurrengo gertatzen da: Griffin familiako amak, hau da, Lois-ek emankorra ez den bikote baten alokairuzko ama izatea onartzen du. Baina ustekabean bikotea auto istripu batean hiltzen da eta Lois-ek umea izatearen erabaki zailarekin geratzen da. Lois-ek abortatzea erabakitzen du eta zenbait iturrik diotenez abortuaren irudiak oso grafikoak eta morbosoak dira.

Hemen ikus dezakegunez askotan komunikabideak baino, komunikabideak finantziatzen dituzten empresak dira zentsura ezartzen dutenak, haien produktuak irudi eta jarrera batzuekin lotu ez daitezen.

Blog feminista baten kritika

Family Guy telesailak kritika asko ditu telesail sexista izateagatik. Adibidez, interneteko blog batean (WMST 2010 A: FEMINIST ANALYSIS) ondorengo kritika aurki dezakegu:

Azkenengo urtetan Family Guy telesaila izugarri ospetsu bilakatu da. Hala ere, Family Guy sexismoa igortzen du telebistaren bitartez. Gehienak ados egongo dira telesailak mespretxuzko jarrera duela sexismo, arrazismo, etab. bezalako gaietan. Beste askok telesailaren alde egongo dira eta haien jarrera onartuko dute telesailak aurkezten duen krudelkeria modu barregarrian aurkezten duelako. Hainbat pasarte sexista egon dira, adibidez, "Stewie, The Untold Story", "Chick Cancer", eta seguruenik matxistena "I am Peter, hear me roar". Barregarria izan arren, ez da bidezkoa sexismoa modu horretan erabitzea, jarrera sexista murriztu izan beharko litzateke eta emakumei eta gizonezkoei buruzko adarjotzeak berdinduak egon beharko litzateke.

"I am Peter, hear me roar" emakumeen aurkako pasarte sexista da. Agerraldi bakoitzak sexismoa dakarren txantxaren bat du, pasartea onargarria dirudien arren. Pasartean Peter-ek bere lankideei (guztiak gizonak) txantxa batzuk kontatzen dizkie, gainera kontatzen dituen txantxak guztiz sexistak dira. Honakoa esaten hasten da: "Zenbat emakume behar dira bonbila bat aldatzeko? Bi, bat bonbila aldatzeko eta beste bat bere arropa kentzeko". ("How many womens does it take to screw a light bulb? Two, one women to screw in the light bulb and one to take her clothes off").

Peter-ek bere lankideekin olgetan jarraitzen du, Sarah Benett agertzen denean (emakumezko lankide bat), eta bromaren bat kontatzeko eskatzen dio, baina Lindak ez daki zein eratako bromak diren. Peter inteligentzia gutxiko pertsona denez, beste txantxa bat kontatzea onartzen du eta guztiz ohargabetuta dago emango den  egoerataz. Hurrengoa esaten du: "Zergaitik dituzte titiak emakumeek? Begiratzeko zeozer izateko beraiekin hitz egiten duzunean". Linda txantxa honekin ikaratu egiten da eta jazarpen sexualagatik salatzen du.

Orduan Peter-ek Ms. Ironbox-ekin (Sarah-ren abokatua) hitz egitera doa. Ms. Ironbox, idartsua, mardula eta trajea darama, horregatik Peter-ek lesbiana den galdetzen dio. Honekin emakumearen opresioak irizpide bikoitza eratzen du. Emakume batek jantzia daramalako eta lanean bere edertasuna erakusten ez duelako gizarteak lesbiana dela uste du. Estereotipo partikular hau guztiz bidegabezkoa eta ezegokia da.

Geroago pasartean, Ms. Ironboxe-ek kanpamentu femenino batera joatera behartzen du jazarpen sexualeko salaketa kentzeko. Hasieran Peter saio horietara doa non bere matxismoa aldatzeko interesik ez duen erakusten. Gero Peter eta Lois-ek Ms. Ironbox bisitatzen dute eta honek Lois-i bere lanari buruz galdetzen dio eta Lois-ek etxekoandrea dela aitortzen du. Ms. Ironbox-ek hori Peter-en matxismoaren arrazoia dela uste du eta ondorengoa esaten dio Lois-i: "gogor lan egiten dut zu bezalako pertsonek esklabotasunetik aske izan daitezen". Ironbox First Wave Feminist bezala kontsideratua izan daiteke.

Kapituluaren amaieran Peter-ek ezer ez duela ikasi ematen du eta ohera joan aurretik Lois-i sandwich bat egiteko eskatzen dio. Lois-ek egingo diola esaten du eta Peter-ekin elkarrizketa bat hasten du, baina azken honek honela mozten dio: "Lois... gutxiago hitz egin, eta gehiago ibili". Pasartean zehar komentario sexista asko daude, zeintzuk jende gehienak ez ditu modu iraingarrian ikusten modu barregarrian aurkezten direlako.

Pasarte askotan Stewie umeak bere lorpenak "Sexy Parties" deitzen dituenak egiten ospatzen ditu. Festa hauetan erdi biluzik dauden emakumeekin biltzen da.

Family Guy agertzen diren pasarte sexistak hain bidegabezkoak izateko arrazoia, jarrera hauek sexismoa bultzatzen dutelako eta gizarteak ontzat ikusten dituelako da. Gainera gizonen aurkako txantxak oso gutxitan ematen dira, bezar, "humorea" batez ere emakumearen aurka zuzenduta dago. Horregatik, txantxa sexistak jarraitzekotan, berdinduta egon beharko lirateke emakume eta gizonen aurkako txantxak.

Eguener komunikabideetan matxismoa eta sexismoa agertzen dira, komunikabideek indar handia dute eta gizartea mindu dezakete. Maskulinitateak efektu ezkorrak ditu eta horregatik emakumeen "Sex-positive" eta askatasuna bultzatu behar du. "Sex-positive" delakoa emakumeak euren sexualitatea erreklamatzea esan nahi du, eta gizonek duten askatasun sexual bera izatea. Liberalismo feminista guztia berdina izatea eskatzen du, ideia praktiko eta kontsiderableagoekin.

Hemen pasarte osoaren link bat utziko dizuet: http://www.putlocker.com/file/3FFF822C7A348836