Family Guy telesailean etengabe politikariei (batez ere estatubatuar politikariei) umiliatzea eta beraietaz barre egitea bilatu dute, politikak faktore komiko handia baitu. Politikaren inguruan hainbat parodia egin dituzte azken urteetan eta, nire ustez, saioaren arrakastaren arrazoi garrantzitsuenetarikoa da. Etxe Zuriko presidente ugari agertu dira sail polemiko honetan: Clinton, Bush, Obama, Roosevelt… eta ez dituzte egoera oso onean jarri.
Hemen George W. Bush presidentearen eszena bat dugu, eta ume txiki baten jarrerarekin agertzen da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario