Zentsuratutako kapitulua

Family Guy-ren kapitulua zentsuratua izan zen. Fox kateak telesaila urrunegi joan zela esan zuen. Fox kateak berak ez zeukan kapitulu hau aireratzeko eragozpen handirik baina anuntzianteek haien anuntzioak Fox katetik kentzeaz mehatxatu zuten. Katea ezaguna da politikoki zuzenak ez diren marrazki bizidunak eta "More to love" bezalako ikuskizunak igortzeagatik, baina oraingoan abortatze bat agertzen zen errepresentazio grafikoa igortzea ukatu da Reurters-en txosten batek dioenez. Hala ere, pasartea DVD-an gehituko da.

Pasartea "Patrial Terms of Endearment" deitzen da eta hurrengo gertatzen da: Griffin familiako amak, hau da, Lois-ek emankorra ez den bikote baten alokairuzko ama izatea onartzen du. Baina ustekabean bikotea auto istripu batean hiltzen da eta Lois-ek umea izatearen erabaki zailarekin geratzen da. Lois-ek abortatzea erabakitzen du eta zenbait iturrik diotenez abortuaren irudiak oso grafikoak eta morbosoak dira.

Hemen ikus dezakegunez askotan komunikabideak baino, komunikabideak finantziatzen dituzten empresak dira zentsura ezartzen dutenak, haien produktuak irudi eta jarrera batzuekin lotu ez daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario