Quagmire-n momentuen bilduma honetan ikusi dezakezuenez, Quagmire pertsonaiak gauza bakarra du buruan, sexua. Quagmire sexuaren gaixo bat da eta bere bultzada sexualak kontrolatzea asko kostatzen zaio eta askotan erabiltzen duen hiztegia iraingarria da. Quagmire-k emakumea jostailu bat bezala ikusten du, ez zaiolako emakumea nolakoa den inporta baizik eta fisikoa bakarrik inporta zaio. Muturreko egoeretara heltzen da sexua izatearren, adibidez, neska ilehoriarekin dagoenean drogatu egiten du eta konorterik gabe dagoenenan berarekin sexua izaten saiatzen da, baina ez du lortzen. Edozein elkarrizketa edo egoera, egoera sexual batekin erlazionatzen du beti, horregatik lagunek modu arraro baten bidez laguntzen saiatzen dira.
Horrelako egoera asko agertzen dira telesaian, baina barregarriak iruditzen zaizkigu gure eguneroko bizitzan elkarrizketa eta egoera asko sexu egoerekin erlazionatzen ditugulako. Azken finean, telesailak kultura popularra, hau da, Estatu Batuetako hegemonia, muturreko egoeretara eramanez islatzen du, beraz, egoera asko ezagunak egiten zaizkigu. Gainera Quagmier-ek 50 edo 60. hamarkadan bezala janzten du eta garai horretako kotxea du. Semiotika aztertzen badugu janzkera hau sinbolikoa izan daiteke, garai horretan matxismo ugari baitzegoen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario