Pasarte txiki honek eduki sexista eta matxista du, hartzak (gizona errepresentatuz) oso modu txarretan erantzuten dio emakumeari, honetaz paso eginez eta baztertuz. Hartza ohean botata ageri da ezer egiteko gogorik gabe telebista ikusten. Emakumea irtetzeko prest dago eta hartzari irtetzeko prest dagoen galdetzen dio, baina honek, modu txarrean erantzuten dio, geroago maite duela esanez konpondu nahiean.
Jendeak egoera honetaz barre egiten du, hitz egiten duen hartz bat ikusten duelako. Baina hartz hau gizonaren irudia da, gizona sinbolizatzen du semiotikaren aldetik, eta pasartean ematen den egoera, zoritxarrez gure gizartean ematen den egoeretako bat da, batere barregarriak ez direnak. Azken finean, ideologia sozietate batean praktikan jarrita dauden sistema orokor batetako ideia multzoa da. Hau txikitatik ikasten da, normaltzat emanez eta horrela izan behar direla pentsatzen dugu. Horregatik urte askotan zehar jendeak gizonak emakumeen gainetik jartzean hau normaltzat ikusi da eta umeak ikusten dituzten telesail batean horrelako egoera bat agertzean, hauek jarrera egokia dela penstatuko dute. Baina emakumeak honen aurka, hegemoniaren idealaren aurka altxatu dira ideologikoak diren ideia horiekin bat egiten ez dutelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario