Blog feminista baten kritika

Family Guy telesailak kritika asko ditu telesail sexista izateagatik. Adibidez, interneteko blog batean (WMST 2010 A: FEMINIST ANALYSIS) ondorengo kritika aurki dezakegu:

Azkenengo urtetan Family Guy telesaila izugarri ospetsu bilakatu da. Hala ere, Family Guy sexismoa igortzen du telebistaren bitartez. Gehienak ados egongo dira telesailak mespretxuzko jarrera duela sexismo, arrazismo, etab. bezalako gaietan. Beste askok telesailaren alde egongo dira eta haien jarrera onartuko dute telesailak aurkezten duen krudelkeria modu barregarrian aurkezten duelako. Hainbat pasarte sexista egon dira, adibidez, "Stewie, The Untold Story", "Chick Cancer", eta seguruenik matxistena "I am Peter, hear me roar". Barregarria izan arren, ez da bidezkoa sexismoa modu horretan erabitzea, jarrera sexista murriztu izan beharko litzateke eta emakumei eta gizonezkoei buruzko adarjotzeak berdinduak egon beharko litzateke.

"I am Peter, hear me roar" emakumeen aurkako pasarte sexista da. Agerraldi bakoitzak sexismoa dakarren txantxaren bat du, pasartea onargarria dirudien arren. Pasartean Peter-ek bere lankideei (guztiak gizonak) txantxa batzuk kontatzen dizkie, gainera kontatzen dituen txantxak guztiz sexistak dira. Honakoa esaten hasten da: "Zenbat emakume behar dira bonbila bat aldatzeko? Bi, bat bonbila aldatzeko eta beste bat bere arropa kentzeko". ("How many womens does it take to screw a light bulb? Two, one women to screw in the light bulb and one to take her clothes off").

Peter-ek bere lankideekin olgetan jarraitzen du, Sarah Benett agertzen denean (emakumezko lankide bat), eta bromaren bat kontatzeko eskatzen dio, baina Lindak ez daki zein eratako bromak diren. Peter inteligentzia gutxiko pertsona denez, beste txantxa bat kontatzea onartzen du eta guztiz ohargabetuta dago emango den  egoerataz. Hurrengoa esaten du: "Zergaitik dituzte titiak emakumeek? Begiratzeko zeozer izateko beraiekin hitz egiten duzunean". Linda txantxa honekin ikaratu egiten da eta jazarpen sexualagatik salatzen du.

Orduan Peter-ek Ms. Ironbox-ekin (Sarah-ren abokatua) hitz egitera doa. Ms. Ironbox, idartsua, mardula eta trajea darama, horregatik Peter-ek lesbiana den galdetzen dio. Honekin emakumearen opresioak irizpide bikoitza eratzen du. Emakume batek jantzia daramalako eta lanean bere edertasuna erakusten ez duelako gizarteak lesbiana dela uste du. Estereotipo partikular hau guztiz bidegabezkoa eta ezegokia da.

Geroago pasartean, Ms. Ironboxe-ek kanpamentu femenino batera joatera behartzen du jazarpen sexualeko salaketa kentzeko. Hasieran Peter saio horietara doa non bere matxismoa aldatzeko interesik ez duen erakusten. Gero Peter eta Lois-ek Ms. Ironbox bisitatzen dute eta honek Lois-i bere lanari buruz galdetzen dio eta Lois-ek etxekoandrea dela aitortzen du. Ms. Ironbox-ek hori Peter-en matxismoaren arrazoia dela uste du eta ondorengoa esaten dio Lois-i: "gogor lan egiten dut zu bezalako pertsonek esklabotasunetik aske izan daitezen". Ironbox First Wave Feminist bezala kontsideratua izan daiteke.

Kapituluaren amaieran Peter-ek ezer ez duela ikasi ematen du eta ohera joan aurretik Lois-i sandwich bat egiteko eskatzen dio. Lois-ek egingo diola esaten du eta Peter-ekin elkarrizketa bat hasten du, baina azken honek honela mozten dio: "Lois... gutxiago hitz egin, eta gehiago ibili". Pasartean zehar komentario sexista asko daude, zeintzuk jende gehienak ez ditu modu iraingarrian ikusten modu barregarrian aurkezten direlako.

Pasarte askotan Stewie umeak bere lorpenak "Sexy Parties" deitzen dituenak egiten ospatzen ditu. Festa hauetan erdi biluzik dauden emakumeekin biltzen da.

Family Guy agertzen diren pasarte sexistak hain bidegabezkoak izateko arrazoia, jarrera hauek sexismoa bultzatzen dutelako eta gizarteak ontzat ikusten dituelako da. Gainera gizonen aurkako txantxak oso gutxitan ematen dira, bezar, "humorea" batez ere emakumearen aurka zuzenduta dago. Horregatik, txantxa sexistak jarraitzekotan, berdinduta egon beharko lirateke emakume eta gizonen aurkako txantxak.

Eguener komunikabideetan matxismoa eta sexismoa agertzen dira, komunikabideek indar handia dute eta gizartea mindu dezakete. Maskulinitateak efektu ezkorrak ditu eta horregatik emakumeen "Sex-positive" eta askatasuna bultzatu behar du. "Sex-positive" delakoa emakumeak euren sexualitatea erreklamatzea esan nahi du, eta gizonek duten askatasun sexual bera izatea. Liberalismo feminista guztia berdina izatea eskatzen du, ideia praktiko eta kontsiderableagoekin.

Hemen pasarte osoaren link bat utziko dizuet: http://www.putlocker.com/file/3FFF822C7A348836

No hay comentarios:

Publicar un comentario