Erlijioa aurrerakuntzen aurka
Eszena honetan Stewie eta Brianek multibersoaren teoriaz hitz egiten dute, teoria honen arabera infinito universo paralelo daude, denak ezberdinak. Gero Stewiek Brian universo paralelo batera eramaten du, kristautasuna existitu izan ez den universo batera. Universo hori oso aurrerakoia da eta Stewiek azaltzen du Erdi Aroan egon zen errepresiorik gabe zientziak asko aurreratu duela.
Eszena honen bidez ikusleari erlijioa zientziaren eta aurrerapenen aurka dagoela transmititu nahi zaio. Hau ez da guztiz egia, Erlijioen eta batez ere kristautasunaren jarrera zientziarekiko nahiko anbiguoa izan delako. Kristautasunak hainbat ideia apurtzaile baztertu zituen, batez ere bibliarekin gatazkan zeudenak, eboluzioa, dinosauruak, gertaera naturalen azalpen ez magijoak... Baina aldi berean unibertsitateak katedraletan hasi ziren, geroago elizatik urruntzeko.
Estereotipo erlijiosoak
Estereotipo erlijiosoak betidanik erabili izan dira. Estatu Batuetan protestanteak ez direnei zenbait estereotipo atzikitzen zaie,hala nola: juduak diruarekin honak direla, katolikoek hainbat seme edukitzen dituztela eta eszena honetan agertzen zaiguna musulmanak terroristak direla.
Azken estereotipo hau ez zen existitzen orain dela 20 urte, baina dorre bikien atentatuaz geroztik musulmandarrak eta musulman bezala identifikatzen diren pertsonen estigmatizazio bat gertatu da. Horren adibide da 2001-eko irailaren 11 ostean zenbait sikh erasotuak izan zirela. Esan beharra dago Sikh-ek turbantea eta bizar luzea dutela baina ez dutela islamarekin zerikusirik.
Estatu Batuetako eliteen interesentzerako eta batez ere armagintzaren eta juduen lobbyentzako estereotipo hau oso ona da. Gizartean talde hauen beldurra sustatuz gerrak, ekintza ez demokratikoak eta Israelen hainbat akzio justifika ahal dituztelako.
Family Guy-ko eszena honek gizarteak duen jarrera hau salatzen du, palestindar eta musulmanak terrorismoarekin identifikatzean datzana, egoera nahiko absurdo baten bidez beti ere.
Erlijioa arazoen iturri
""
Eszena honetan kultura hegemonikoaren aurkako jarrera ikusten dugu. Kultura hegemonikoarentzat erlijioak solidaritatea, maitasuna, kupida eta balore kristauak (kasu honetan baloreak kristauak dira EB-ko gizartearen gehiengoa kristaua delako) sustatzen ditu. Hala ere, bideo honek era batere ez sutilean adierazten duen bezala gerra eta gatazka asko erlijio kontuengatik izan dira.
Bada Estatu Batuetan korronte bat jesukristo problema guztien irtenbide bezala ikusteko, drogetatik irtetzeko, bizitza kriminaletik irteteko, alkoholismoa gainditzeko, apostuen adikzioa gainditzeko... Aipatutako talde hauek biblia dute haien eskuliburu nagusia eta bertatik lortzen dute behar duten sostengu emozionala. Talde hauek ateoek begi onez ikusi ez arren, ez dago ukatzerik jendearen jarrera desegokiak aldatzeko boterea dutela, kultura hegemonikora konbertitzearen truke noski.
Erlijioa, eliteentzako, masak lasaitzeko eta esperantza bat emateko balio du, hau da: berdin da bizitza honetan asko sufritzea, biblia jarraitzen baduzu eta iraultza egin beharrean beste masaila jartzen baduzu, hil ostean zerura joango baitzara.
Eszena honetan kultura hegemonikoaren aurkako jarrera ikusten dugu. Kultura hegemonikoarentzat erlijioak solidaritatea, maitasuna, kupida eta balore kristauak (kasu honetan baloreak kristauak dira EB-ko gizartearen gehiengoa kristaua delako) sustatzen ditu. Hala ere, bideo honek era batere ez sutilean adierazten duen bezala gerra eta gatazka asko erlijio kontuengatik izan dira.
Bada Estatu Batuetan korronte bat jesukristo problema guztien irtenbide bezala ikusteko, drogetatik irtetzeko, bizitza kriminaletik irteteko, alkoholismoa gainditzeko, apostuen adikzioa gainditzeko... Aipatutako talde hauek biblia dute haien eskuliburu nagusia eta bertatik lortzen dute behar duten sostengu emozionala. Talde hauek ateoek begi onez ikusi ez arren, ez dago ukatzerik jendearen jarrera desegokiak aldatzeko boterea dutela, kultura hegemonikora konbertitzearen truke noski.
Erlijioa, eliteentzako, masak lasaitzeko eta esperantza bat emateko balio du, hau da: berdin da bizitza honetan asko sufritzea, biblia jarraitzen baduzu eta iraultza egin beharrean beste masaila jartzen baduzu, hil ostean zerura joango baitzara.
ERLIJIOA

Telesail honetan erlijioari buruzko erreferentzia asko daude, izan ere telesail honek Estatu Batuetako familia baten goraberetan oinarritzen da. Estatu Batuetako gizartean hasieratik (bere independentziatik) erlijio askatasuna egon arren, ezin dezakegu ahaztu lehen kolonoak bertara joan zirela Ingalaterrako praktika erlijiosoak ez zirelako haien ustez zorrotzak.
Estatu Batuetan erlijio ezberdin asko finkatu ziren Europan baino askatasun gehiago zegoelako, hala ere, paradoxa bat dirudien arren sinismen erlijiosorik ez edukitzea oso txarto ikusita zegoen.
Bigarren mundu gerraren ondoren ateismoa komunismoarekin lotzen zen. Erlijioa amerikar bizimoduaren parte bilakatu zen gerra hotzean. Horren isla da 1956. urtean dolar billetean E pluribus unum (anitzen artetik, bat) esaldia kendu eta In God We Trust (Jaungoikoan fedea dugu) esaldia jartzea.
Gerra hotzaren bukaerarekin ateismoa gero eta indar handiagoa hartu zuen, hala ere gaur egun amerikarren %9a bakarrik sentitzen da ateo.
Famili guy-ren sortzailea Seth MacFarlane erabat ateo kontsideratzen da eta bere ideiak telesail honetan ikus ditzakegu. Ideia hauek Estatu Batuetan apurtzaileak dira hegemoniaren pentsamendu eta moralen kontra daudelako, Frantzian edo Suedian ,ordea, ez dira hain apurtzaileak biztanleriaren erdia ateo kontsideratzen delako.
Sariak
10 Emmy saritara hautatua izan da eta hauetatik 3 irabazi ditu:
- 2000. urtean bikoizketa onenaren saria - Seth MacFarlane Stewie Griffin-en ahotsagatik.
- 2002.urtean musika eta letra saria – Walter Murphy (kompositorea) eta Seth Macfarlane (letra).
- 2007.urtean animaziozko bakarkako lan onena – Steven Fonti (storyboard-eko artista).
Annie sarietara ere 10 aldiz hautatua izan da horietatik 3 irabaziz, 2 2006.urtean eta 1 2008an. Golden Real Awards-etara ere izendatua izan da hirutan bat irabaziz. 2009an Emmy-etako komediazko telesail onenetarako hautatu zuten. Baina azkeneko hau baliogabeko garaipena dela izan daiteke, azkeneko sari honek “Los Picapiedras”-ek irabazi baitzuen eta “The Simpson”-ek ez duelako inoiz irabazi.
Kritika eta Eztabaida
Family Guy-k kontrako kritikak ere jasotzen ditu. Adibidez, Ken Tucker Entertainment Weekly-koa zeinek sarritan telesailaren aurka jo du, “D” batekin kalifikatu zuen eta 1999-2000 denboraldiko telesail txarrena bezala izendatu. L.Brent Bozel III.ak sortutako PTC erakundeak kritika suntsigarriak argitaratu ditu telesailaren aurka zeinek “audientzia nagusiko orduetako telesail txarrena” izendatu bezala zuten 2000, 2005 eta 2006.urteetan. Nahiko pasarte kategoria horren barruan egon dira, hizkuntza desegokia, biluztasun animatua eta eduki zakarra izateagatik. Erakunde honek telesailak 2 eta 12 urte bitarteko ikusle asko dituela dio, eta gurasoei neurriak hartzeko eskatzen diete marrazki bizidunak izan arren ikusle helduentzako zuzenduta dagoelako.
Telesailak beste telesail batzuen kritikak ere jaso ditu, batez ere, bere humorea dela eta. The Simpsons telesailak Peter Griffin Homer Simpson-en klon bat dela adierazten du Halloweneko kapitulu baten, eta The Italian Bob kapituluan plagioz salatutako iheslaria bezala ageri da. Family Guy South Park telesailaren satiraren helburu ere izan da.
Arrakasta
Family Guy-k kritikarien oso kritika onak jaso ditu. Catherine Seipp National Review Onlineko-a telesaila “zikina baina ikaragarri barregarria” bezala adierazi zuen. New York Times-eko Cary James-ek “familia satiriko iskanbilatsua” bezala adierazi zuen eta lortzen zituzten parodiak eta aukerak goraipatzen zituen. Sydney Morning Herald-ek Family Guy 2009ko apirilaren 21ean “asteko telesaila” izendatu zuen eta telesaila “kultura popularraren maisulana” zela esan zuen. Gainera hainbat pertsona ospetsu erakarri ditu, haien artean, Emily Bunt, zeinek Family Guy bere telesail gogokoena zela eta gonbidatuetako bat izateko gogoak zituela ziurtatu zuen. George Lucas-ek kapitulu guztiak zituela esan zuen elkarrizketa baten. New Yorker-eko Nancy Franklin-ek Family Guy animazio telesail onena bilakatzen ari zela esan zuen, The Simpsons baino hobea zela esatera heldu zen telesailaren ospeaz eta lehiaz hitz egitean. Family Guy bigarren telesail ikusiena izatera heldu izan da Saturday Night Live-n atzetik.
Pertsonaiak
Peter Griffin
Peter Griffin Quahog-en bizi den maila erdiko familia baten aita da. Gizon maitagarria, gizena eta zaratatsua da zeinek bere buru hustutik pasatzen zaion lehenengo gauza esaten du beti. Teorian, familia burua da, baina egia esan ez da oso gizon azkarra informazioa prozesatzeko momentuan eta ,batez ere, erabaki bizkorrak hartzeko momentuan, bere eskuetan garrantzitsua den zerbait dagoen bakoitzean hondamendian amaitzen da. Bere zaletasun nabarmenenak telebista ikustea eta bere lagunekin "txirla mozkortuan" garagardoa edatea dira. Lois-ekin ezkonduta dago, gaztetan maitemindu zen emakumearekin eta arrakastarik gabe atsegina ematen saiatzen da beti. Hiru seme-alaba ditu: Chris gizena eta inozoa, Meg hezur hutsa eta populartasunik gabea eta Stewie aldatertatsu eta mendekaria, goi-teknoloiako gailuak eraikitzen aditua den urte bateko haurtxoa.
Lois Griffin
Peter-en emaztea da. Newport-eko (Rhode-Island) goi mailako familia batekoa da eta familia horren jaraunsle bakarra. Bizitza ona ukatzen du maitemindu zen eskuoihalen mutilarekin egoteko, hau da, Peter-ekin eta momentu horretatik aurrera ez du atzera begiratzen tamaltzeko, badaki hartu duen erabakia eta beti dago prest bere familiak behar duenean. Emakume modernoa da, azkarra eta eraginkorra zein sukaldea, etxekolanak, erosketak eta piano klaseak bere familiaren arduraz eta bere seme txikiaren hilketa saiakerekin koordinatzeko gai da. Bera da gai garrantzitsuetaz arduratzen dena bere senarraren trakestasuna dela eta, beti sartuta dabilen iskanbiletatik atera behar du, baina bere familiagatik duen maitasuna oztopo guztiak gainditzen ditu.
Chris Griffin
Griffin familiaren seme nagusia da. Ilehoria izan arren, bere aita bezalakoa da, lodia eta tentela baita. Telebista ikustea maite du eta denbora asko ematen du marrazten eta bideojokoetara jolasten. Bere logelan ez dago inoiz lasai bere armairuan bizi den tximino batek ikaratuta duelako. Nerabetasunean dago eta hormonak ez diote argi pentsatzen usten, bere izaera geldoa eta eragingarria okerragotzen duena.
Meg Griffin
Familiako nerabea da eta arreba nagusia. Konplexuz beterik dago bere familiako inork ez duelako baloratzen ezta ezertarako kontuan hartzen, horregatik denbora gehiena deprimituta ematen du. Gainera ikastetxean ez ditu ia lagunik eta popularitatea lortzen saiatzen den arren, ez du inoiz lortzen, ondo egiten dakien bakarra txorien kantua imitatzea baita. Ez du inork uste erakargarria denik, jendeak berataz lotsatzen da eta gainera ez du nortasunik. Ukatze sozial eta familiar honek bere bizitza gogorra izatea eragiten du.
Stewie Griffin
Familiaren haurtxoa da Stewie, ume berezi bat da. Urte bateko ume batentzako ezhoikoa den gaitasun intelektuala garatu du. Hitz egiteko, irakurtzeko eta adimenez arrazoitzeko gai da. Armak eta gailu konplexuak eraikitzeko gaitasuna du, suntsipenarekin erlazionatuta dagoenrekin erakargarritasun handia sentitzen baitu. Bere helburua bizitzan bere ama hiltzea eta mundua berenganatzea dira, lortzera heltzen ez den zeozer gogo handiak izan arren. Mundu osoa bere aurka dagoela uste du txakurra izan ezik, komunikazio oso berezi bat mantentzen duenarekin.
Brian
Brian, maskota, ez da edozein txakur. Peter-en bizitzan sartu zen, azkenengo honek kontxe garbitzaile bezala aurkitu zuenean, ordutik, bere lagun onenean bihurtu zen eta etxera eraman zuen non denek familiako beste bat bezala hartu zuten. Bereiekin denbora asko darama eta horregatik familia berezi honen kontu guztiak ezagutzen ditu. Peter bere istiluetatik ateratzen saiatzen lehena da beti, baina saiatzen den bakoitzean berarekin istilu guztienta sartuta amaitzen du, horregati, ezinbestekoa bihurtzen da Peter-entzat. Bere obsesioa ikuskizunaren munduan arrakasta izatea da ahots ikusgarria baitu abesten duenenan. Gustu finak eta dotoreak ditu, txakurra izan arren, oso gizakiratuta baitago, eta bizitza irakurtzen, eguzkia hartzen eta koktelak edaten ematen du.
FAMILY GUY
“Family guy” 1999an Seth MacFarlane-k sortutako helduentzako marrazki bizidunezko telesaila da. Telesaila Griffin familian oinarritzen da, familia disfuntzional bat da, familia Peter (aita), Lois (ama), Meg, Chris eta Stewie (semeak) eta Brian giza itxurazko txakurra osatzen dute. Telesaila Quahog, Rhode Island, fikziozko hirian kokatuta dago eta haien humorea Amerikako pop kultura parodiatzen oinarritzen da.
Telesaila MacFarlane-k sortu zuen marrazki bizidunezko bi telesail egin ostean “The life of Larry” eta “Larry and Steve”. MacFarlane-k Larry eta bere txakurra Steve berriz diseinatu zituen eta Peter eta Brian izena jarri zien, hurrenez hurren. MacFarlane-k 15 minutuko pilotua eman zion FOX-eri eta 1998ko abenduaren 20an igorri zuen. Kapitulu pilotua igorri ostean telesailak FOX-en oniritzia jaso zuen eta produkzioa hasi zuten. Hirugarren denboraldia amaitu eta gero 2001ean, FOX-ek telesaila bertan behera utzi zuen, baina jendearen eskaria eta DVD-en salmenten areagotzea zela eta telesaila 2004an itzuli zen FOX konbentzitu ostean.
SORKUNTZA
Family Guy-ren lehen kapitulua 1999ko urtarrilaren 31an igorri zen Estatu Batuetan XXXIII. SuperBowl-aren aurretik. Family Guy live in Montreal-en Seth MacFarlane-k esan zuen neska bat liluratzeko telesail biziduna egin nahi zuela. MacFalane-k Cartoon Network-eko “The Cartoon Cartoon Show” programarentzako idatzi zuen Family Guy izango zenaren lehen atala. Telesaila Larry Shorts deitzen zen eta sortzaile berarena zen (Family Guy-ren aurrekaria). Brian Griffin Steve-nen inspiratu zuen, gizaki itxurako txakur bat non telesail horretan Larry-k aurkitzen eta galtzen zuen, Larry gizen tentel bat zen eta pertsonai honetatik Peter sortu zuen. Lehen pasarteak igorri ziren denboran pertsonai asko antzekotasunak zituzten Family Guy-k izango zituen pertsonaiekin (adibidez, ligatzen jakina zen pilotu bat, Quagmier izango zen). Cartoon Network-eko audientzia nagusia umeentzako zuzenduta zegoenez Larry Shorts eduki nahiko leuna izan zuen Family Guy-k izango zuenarekin alderatuz.
Family Guy-ren lehen atalak 22 milioi ikusle izan zituen eta telesaiala modu jarraian igorri zen apirilean, eta 6 atal gehiago gehitu ziren lehen denboraldia osatu arte maiatzaren erdialdean. Lehenengo denboraldiak 7 kapitulu izan zituen non pertsonai nagusiak sartu ziren. Bigarren denboraldia 1999ko irailaren 23an hasi zen eta beste telesail batzuen lehia izan zuen.
Bigarren denboraldiko bigarren kapituluaren ostean telesaila baztertua izan zen eta beranduago berriz igorri zen. Igorpena 2000ko martxoan itzuli zen denboraldiaren amaierara arte 21 kapitulurekin. Hirugarren denboraldiak 21 atal zituen eta 2001eko uztailaren 11tik 2002ko otsailera arte igorri ziren. Bigarren eta hirugarren denboraldiaren igorpena zehar, FOX-ek telesaila egun batzuk jarrain igortzea kontraprogramatu zuen, horren ondorioz, audientziak behera egin zuen.
Bigarren eta hirugarren denboraldian eztabaida handia egon zen Family Guy berritua edo baztertua izango zelari buruz. FOX-ek bigarren denboraldiaren ostean telesaila baztertuko zela jakinarazi zuen eta FOX hori ez egiteko konbentzitzeko jarraitzaile askok webguneak sortu zituzten, sinadurak jaso zituzten eta kateari gutunak bidali zizkioten.
Katearen zuzendaritzaren aldaketa batek 13 kapitulu berriren igorpena baimendu zuen hirugarren denboraldiaren oinarri izanez. Ez zekiten ezer telesailaren etorkizunari buruz, horregatik gidoilariek hainbat erreferentzia egin zituzten kapitulu askotan ziurgabetasun horri buruz, batez ere “The Thin White line” kapituluan, non FOX-ek lehen aldiz Fuck hitza esaten utzi zieten beste zarata batzuekin ezkutatu gabe. Family Guy lehia handia izan zuen “Survivor” eta “Friends” telesaiekin igorpen ordu bera (20:00) partekatzen baitzuten, zein aipatua izan zen bigarren deuseztapenaren ostean “Stewie Griffin: The untold story” kapituluan. Hirugarren denboraldian zehar, FOX-ek behin betiko deuseztapena iragarri zuen.
Metodologia
Aztergai ditugun gaiak (politika, erlijioa, sexualitatea, arrazismoa eta herri-kultura popularra) garatzeko, Family Guy telesaiaren bideoa konkretu batzuk igoko ditugu blogera, bideo hauetan telesaiaren gai haurrekiko jarrera erakusten da.
Gero bideo hauetan oinarrituz, geure analisiak era sakon batean jorratu eta azalduko ditugu, kultura ikasketen klaseetan ikasi ditugun kontzeptuak praktikan jarriz.
Aztergai ditugun gaiak (politika, erlijioa, sexualitatea, arrazismoa eta herri-kultura popularra) garatzeko, Family Guy telesaiaren bideoa konkretu batzuk igoko ditugu blogera, bideo hauetan telesaiaren gai haurrekiko jarrera erakusten da.
Gero bideo hauetan oinarrituz, geure analisiak era sakon batean jorratu eta azalduko ditugu, kultura ikasketen klaseetan ikasi ditugun kontzeptuak praktikan jarriz.
GURE HELBURUAK
Lan honen helburua FOX kanalean aireratzen den "Family Guy" edo "Padre de Familia" telesailaren mendebaldeko kulturaren errepresentazioaren analisi kulturala egitea da. Telesail honetan erdi mailako Estatubatuar familia bat agertzen zaigu eta haien abenturetan zehar mendebaldeko kulturaren alderdi guztiei kritika zorrotza egiten zaie. Guk alderdi polemikoenak aztertuko ditugu: Arraza, politika, generoa, erlijioa, zentsura eta hedabideak.
Azterketa hau egiteko telesail honen kapitulo ugari aztertu eta eszena batzuk hautatu eta ikasketa kulturalen ikuspegitik aztertuko ditugu. Blogean bideoak jarriz era argiago eta entretenigarriago batean blogeko bisitariei telesail honen analisia transmititzea da gure xedea.
Azterketa hau egiteko telesail honen kapitulo ugari aztertu eta eszena batzuk hautatu eta ikasketa kulturalen ikuspegitik aztertuko ditugu. Blogean bideoak jarriz era argiago eta entretenigarriago batean blogeko bisitariei telesail honen analisia transmititzea da gure xedea.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)