FAMILY GUY


“Family guy” 1999an Seth MacFarlane-k sortutako helduentzako marrazki bizidunezko telesaila da. Telesaila Griffin familian oinarritzen da, familia disfuntzional bat da, familia Peter (aita), Lois (ama), Meg, Chris eta Stewie (semeak) eta Brian giza itxurazko txakurra osatzen dute. Telesaila Quahog, Rhode Island, fikziozko hirian kokatuta dago eta haien humorea Amerikako pop kultura parodiatzen oinarritzen da.


Telesaila MacFarlane-k sortu zuen marrazki bizidunezko bi telesail egin ostean “The life of Larry” eta “Larry and Steve”. MacFarlane-k Larry eta bere txakurra Steve berriz diseinatu zituen eta Peter eta Brian izena jarri zien, hurrenez hurren. MacFarlane-k 15 minutuko pilotua eman zion FOX-eri eta 1998ko abenduaren 20an igorri zuen. Kapitulu pilotua igorri ostean telesailak FOX-en oniritzia jaso zuen eta produkzioa hasi zuten. Hirugarren denboraldia amaitu eta gero 2001ean, FOX-ek telesaila bertan behera utzi zuen, baina jendearen eskaria eta DVD-en salmenten areagotzea zela eta telesaila 2004an itzuli zen FOX konbentzitu ostean.



SORKUNTZA

Family Guy-ren lehen kapitulua 1999ko urtarrilaren 31an igorri zen Estatu Batuetan XXXIII. SuperBowl-aren aurretik. Family Guy live in Montreal-en Seth MacFarlane-k esan zuen neska bat liluratzeko telesail biziduna egin nahi zuela. MacFalane-k Cartoon Network-eko “The Cartoon Cartoon Show” programarentzako idatzi zuen Family Guy izango zenaren lehen atala. Telesaila Larry Shorts deitzen zen eta sortzaile berarena zen (Family Guy-ren aurrekaria). Brian Griffin Steve-nen inspiratu zuen, gizaki itxurako txakur bat non telesail horretan Larry-k aurkitzen eta galtzen zuen, Larry gizen tentel bat zen eta pertsonai honetatik Peter sortu zuen. Lehen pasarteak igorri ziren denboran pertsonai asko antzekotasunak zituzten Family Guy-k izango zituen pertsonaiekin (adibidez, ligatzen jakina zen pilotu bat, Quagmier izango zen). Cartoon Network-eko audientzia nagusia umeentzako zuzenduta zegoenez Larry Shorts eduki nahiko leuna izan zuen Family Guy-k izango zuenarekin alderatuz.


Family Guy-ren lehen atalak 22 milioi ikusle izan zituen eta telesaiala modu jarraian igorri zen apirilean, eta 6 atal gehiago gehitu ziren lehen denboraldia osatu arte maiatzaren erdialdean. Lehenengo denboraldiak 7 kapitulu izan zituen non pertsonai nagusiak sartu ziren. Bigarren denboraldia 1999ko irailaren 23an hasi zen eta beste telesail batzuen lehia izan zuen.


Bigarren denboraldiko bigarren kapituluaren ostean telesaila baztertua izan zen eta beranduago berriz igorri zen. Igorpena 2000ko martxoan itzuli zen denboraldiaren amaierara arte 21 kapitulurekin. Hirugarren denboraldiak 21 atal zituen eta 2001eko uztailaren 11tik 2002ko otsailera arte igorri ziren. Bigarren eta hirugarren denboraldiaren igorpena zehar, FOX-ek telesaila egun batzuk jarrain igortzea kontraprogramatu zuen, horren ondorioz, audientziak behera egin zuen.


Bigarren eta hirugarren denboraldian eztabaida handia egon zen Family Guy berritua edo baztertua izango zelari buruz. FOX-ek bigarren denboraldiaren ostean telesaila baztertuko zela jakinarazi zuen eta FOX hori ez egiteko konbentzitzeko jarraitzaile askok webguneak sortu zituzten, sinadurak jaso zituzten eta kateari gutunak bidali zizkioten.


Katearen zuzendaritzaren aldaketa batek 13 kapitulu berriren igorpena baimendu zuen hirugarren denboraldiaren oinarri izanez. Ez zekiten ezer telesailaren etorkizunari buruz, horregatik gidoilariek hainbat erreferentzia egin zituzten kapitulu askotan ziurgabetasun horri buruz, batez ere “The Thin White line” kapituluan, non FOX-ek lehen aldiz Fuck hitza esaten utzi zieten beste zarata batzuekin ezkutatu gabe. Family Guy lehia handia izan zuen “Survivor” eta “Friends” telesaiekin igorpen ordu bera (20:00) partekatzen baitzuten, zein aipatua izan zen bigarren deuseztapenaren ostean “Stewie Griffin: The untold story” kapituluan. Hirugarren denboraldian zehar, FOX-ek behin betiko deuseztapena iragarri zuen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario