Family Guy-k kritikarien oso kritika onak jaso ditu. Catherine Seipp National Review Onlineko-a telesaila “zikina baina ikaragarri barregarria” bezala adierazi zuen. New York Times-eko Cary James-ek “familia satiriko iskanbilatsua” bezala adierazi zuen eta lortzen zituzten parodiak eta aukerak goraipatzen zituen. Sydney Morning Herald-ek Family Guy 2009ko apirilaren 21ean “asteko telesaila” izendatu zuen eta telesaila “kultura popularraren maisulana” zela esan zuen. Gainera hainbat pertsona ospetsu erakarri ditu, haien artean, Emily Bunt, zeinek Family Guy bere telesail gogokoena zela eta gonbidatuetako bat izateko gogoak zituela ziurtatu zuen. George Lucas-ek kapitulu guztiak zituela esan zuen elkarrizketa baten. New Yorker-eko Nancy Franklin-ek Family Guy animazio telesail onena bilakatzen ari zela esan zuen, The Simpsons baino hobea zela esatera heldu zen telesailaren ospeaz eta lehiaz hitz egitean. Family Guy bigarren telesail ikusiena izatera heldu izan da Saturday Night Live-n atzetik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario