Kritika eta Eztabaida


Family Guy-k kontrako kritikak ere jasotzen ditu. Adibidez, Ken Tucker Entertainment Weekly-koa zeinek sarritan telesailaren aurka jo du, “D” batekin kalifikatu zuen eta 1999-2000 denboraldiko telesail txarrena bezala izendatu. L.Brent Bozel III.ak sortutako PTC erakundeak kritika suntsigarriak argitaratu ditu telesailaren aurka zeinek “audientzia nagusiko orduetako telesail txarrena” izendatu bezala zuten 2000, 2005 eta 2006.urteetan. Nahiko pasarte kategoria horren barruan egon dira, hizkuntza desegokia, biluztasun animatua eta eduki zakarra izateagatik. Erakunde honek telesailak 2 eta 12 urte bitarteko ikusle asko dituela dio, eta gurasoei neurriak hartzeko eskatzen diete marrazki bizidunak izan arren ikusle helduentzako zuzenduta dagoelako.

Telesailak beste telesail batzuen kritikak ere jaso ditu, batez ere, bere humorea dela eta. The Simpsons telesailak Peter Griffin Homer Simpson-en klon bat dela adierazten du Halloweneko kapitulu baten, eta The Italian Bob kapituluan plagioz salatutako iheslaria bezala ageri da. Family Guy South Park telesailaren satiraren helburu ere izan da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario