Erlijioa arazoen iturri

""

Eszena honetan kultura hegemonikoaren aurkako jarrera ikusten dugu. Kultura hegemonikoarentzat erlijioak solidaritatea, maitasuna, kupida eta balore kristauak (kasu honetan baloreak kristauak dira EB-ko gizartearen gehiengoa kristaua delako) sustatzen ditu. Hala ere, bideo honek era batere ez sutilean adierazten duen bezala gerra eta gatazka asko erlijio kontuengatik izan dira.

Bada Estatu Batuetan korronte bat jesukristo problema guztien irtenbide bezala ikusteko, drogetatik irtetzeko, bizitza kriminaletik irteteko, alkoholismoa gainditzeko, apostuen adikzioa gainditzeko... Aipatutako talde hauek biblia dute haien eskuliburu nagusia eta bertatik lortzen dute behar duten sostengu emozionala. Talde hauek ateoek begi onez ikusi ez arren, ez dago ukatzerik jendearen jarrera desegokiak aldatzeko boterea dutela, kultura hegemonikora konbertitzearen truke noski.

Erlijioa, eliteentzako, masak lasaitzeko eta esperantza bat emateko balio du, hau da: berdin da bizitza honetan asko sufritzea, biblia jarraitzen baduzu eta iraultza egin beharrean beste masaila jartzen baduzu, hil ostean zerura joango baitzara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario