ERLIJIOA


Telesail honetan erlijioari buruzko erreferentzia asko daude, izan ere telesail honek Estatu Batuetako familia baten goraberetan oinarritzen da. Estatu Batuetako gizartean hasieratik (bere independentziatik) erlijio askatasuna egon arren, ezin dezakegu ahaztu lehen kolonoak bertara joan zirela Ingalaterrako praktika erlijiosoak ez zirelako haien ustez zorrotzak.

Estatu Batuetan erlijio ezberdin asko finkatu ziren Europan baino askatasun gehiago zegoelako, hala ere, paradoxa bat dirudien arren sinismen erlijiosorik ez edukitzea oso txarto ikusita zegoen.

Bigarren mundu gerraren ondoren ateismoa komunismoarekin lotzen zen. Erlijioa amerikar bizimoduaren parte bilakatu zen gerra hotzean. Horren isla da 1956. urtean dolar billetean E pluribus unum (anitzen artetik, bat) esaldia kendu eta In God We Trust (Jaungoikoan fedea dugu) esaldia jartzea.

Gerra hotzaren bukaerarekin ateismoa gero eta indar handiagoa hartu zuen, hala ere gaur egun amerikarren %9a bakarrik sentitzen da ateo.

Famili guy-ren sortzailea Seth MacFarlane erabat ateo kontsideratzen da eta bere ideiak telesail honetan ikus ditzakegu. Ideia hauek Estatu Batuetan apurtzaileak dira hegemoniaren pentsamendu eta moralen kontra daudelako, Frantzian edo Suedian ,ordea, ez dira hain apurtzaileak biztanleriaren erdia ateo kontsideratzen delako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario