Lan honen helburua FOX kanalean aireratzen den "Family Guy" edo "Padre de Familia" telesailaren mendebaldeko kulturaren errepresentazioaren analisi kulturala egitea da. Telesail honetan erdi mailako Estatubatuar familia bat agertzen zaigu eta haien abenturetan zehar mendebaldeko kulturaren alderdi guztiei kritika zorrotza egiten zaie. Guk alderdi polemikoenak aztertuko ditugu: Arraza, politika, generoa, erlijioa, zentsura eta hedabideak.
Azterketa hau egiteko telesail honen kapitulo ugari aztertu eta eszena batzuk hautatu eta ikasketa kulturalen ikuspegitik aztertuko ditugu. Blogean bideoak jarriz era argiago eta entretenigarriago batean blogeko bisitariei telesail honen analisia transmititzea da gure xedea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario