Peter Griffin
Peter Griffin Quahog-en bizi den maila erdiko familia baten aita da. Gizon maitagarria, gizena eta zaratatsua da zeinek bere buru hustutik pasatzen zaion lehenengo gauza esaten du beti. Teorian, familia burua da, baina egia esan ez da oso gizon azkarra informazioa prozesatzeko momentuan eta ,batez ere, erabaki bizkorrak hartzeko momentuan, bere eskuetan garrantzitsua den zerbait dagoen bakoitzean hondamendian amaitzen da. Bere zaletasun nabarmenenak telebista ikustea eta bere lagunekin "txirla mozkortuan" garagardoa edatea dira. Lois-ekin ezkonduta dago, gaztetan maitemindu zen emakumearekin eta arrakastarik gabe atsegina ematen saiatzen da beti. Hiru seme-alaba ditu: Chris gizena eta inozoa, Meg hezur hutsa eta populartasunik gabea eta Stewie aldatertatsu eta mendekaria, goi-teknoloiako gailuak eraikitzen aditua den urte bateko haurtxoa.
Lois Griffin
Peter-en emaztea da. Newport-eko (Rhode-Island) goi mailako familia batekoa da eta familia horren jaraunsle bakarra. Bizitza ona ukatzen du maitemindu zen eskuoihalen mutilarekin egoteko, hau da, Peter-ekin eta momentu horretatik aurrera ez du atzera begiratzen tamaltzeko, badaki hartu duen erabakia eta beti dago prest bere familiak behar duenean. Emakume modernoa da, azkarra eta eraginkorra zein sukaldea, etxekolanak, erosketak eta piano klaseak bere familiaren arduraz eta bere seme txikiaren hilketa saiakerekin koordinatzeko gai da. Bera da gai garrantzitsuetaz arduratzen dena bere senarraren trakestasuna dela eta, beti sartuta dabilen iskanbiletatik atera behar du, baina bere familiagatik duen maitasuna oztopo guztiak gainditzen ditu.
Chris Griffin
Griffin familiaren seme nagusia da. Ilehoria izan arren, bere aita bezalakoa da, lodia eta tentela baita. Telebista ikustea maite du eta denbora asko ematen du marrazten eta bideojokoetara jolasten. Bere logelan ez dago inoiz lasai bere armairuan bizi den tximino batek ikaratuta duelako. Nerabetasunean dago eta hormonak ez diote argi pentsatzen usten, bere izaera geldoa eta eragingarria okerragotzen duena.
Meg Griffin
Familiako nerabea da eta arreba nagusia. Konplexuz beterik dago bere familiako inork ez duelako baloratzen ezta ezertarako kontuan hartzen, horregatik denbora gehiena deprimituta ematen du. Gainera ikastetxean ez ditu ia lagunik eta popularitatea lortzen saiatzen den arren, ez du inoiz lortzen, ondo egiten dakien bakarra txorien kantua imitatzea baita. Ez du inork uste erakargarria denik, jendeak berataz lotsatzen da eta gainera ez du nortasunik. Ukatze sozial eta familiar honek bere bizitza gogorra izatea eragiten du.
Stewie Griffin
Familiaren haurtxoa da Stewie, ume berezi bat da. Urte bateko ume batentzako ezhoikoa den gaitasun intelektuala garatu du. Hitz egiteko, irakurtzeko eta adimenez arrazoitzeko gai da. Armak eta gailu konplexuak eraikitzeko gaitasuna du, suntsipenarekin erlazionatuta dagoenrekin erakargarritasun handia sentitzen baitu. Bere helburua bizitzan bere ama hiltzea eta mundua berenganatzea dira, lortzera heltzen ez den zeozer gogo handiak izan arren. Mundu osoa bere aurka dagoela uste du txakurra izan ezik, komunikazio oso berezi bat mantentzen duenarekin.
Brian
Brian, maskota, ez da edozein txakur. Peter-en bizitzan sartu zen, azkenengo honek kontxe garbitzaile bezala aurkitu zuenean, ordutik, bere lagun onenean bihurtu zen eta etxera eraman zuen non denek familiako beste bat bezala hartu zuten. Bereiekin denbora asko darama eta horregatik familia berezi honen kontu guztiak ezagutzen ditu. Peter bere istiluetatik ateratzen saiatzen lehena da beti, baina saiatzen den bakoitzean berarekin istilu guztienta sartuta amaitzen du, horregati, ezinbestekoa bihurtzen da Peter-entzat. Bere obsesioa ikuskizunaren munduan arrakasta izatea da ahots ikusgarria baitu abesten duenenan. Gustu finak eta dotoreak ditu, txakurra izan arren, oso gizakiratuta baitago, eta bizitza irakurtzen, eguzkia hartzen eta koktelak edaten ematen du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario