Bill Clinton Family Guy


Family Guy telesailaren gidoilariei asko gustatzen zaie gauza batetaz idaztea: Bill Clinton-ek bere karrera presidentzialean desegokitasun sexual ugariei buruz. Paula Jones-i 1998. urtean 850.000$ ordaindu behar izan zizkion, honek sexu-jazarpenagatik salatu zuelako . Kathleen Willey, Juanita Broaddrick, Gennifer Flowers, Elizabeth Ward Gracen, Dolly Kyle; emakume guzti hauek berarekin sexu-harremanak izan zuten forma oso koldarrean (adulterioa, berak behartuta). Horregatik, Family Guy-koek aprobetxatu dute eta Clinton agertzen den bakoitzean, mugitzen den guztiarekin harreman sexualak izaten eta eskandaluak sortzen agertuko da.

Bi bideo hauetan Lois eta Peter-ekin sexu harremanak izaten ditu, eta haiek ez dakite zelan gertatu den. Honekin, esan nahi dutena Clinton bikoteak suntsitzen dituela da eta edozeinekin harremanak izateko gai dela.

 




Politikariei umiliatzea

Family Guy telesailean etengabe politikariei (batez ere estatubatuar politikariei) umiliatzea eta beraietaz barre egitea  bilatu dute, politikak faktore komiko handia baitu. Politikaren inguruan hainbat parodia egin dituzte azken urteetan eta, nire ustez, saioaren arrakastaren arrazoi garrantzitsuenetarikoa da. Etxe Zuriko presidente ugari agertu dira sail polemiko honetan: Clinton, Bush, Obama, Roosevelt… eta ez dituzte egoera oso onean jarri.
Hemen George W. Bush presidentearen eszena bat dugu, eta ume txiki baten jarrerarekin agertzen da.

Kritikak eta zentzura

Hasiera emateko, aipatuko beharra dugu  marraki bizidunak izan arren "Family guy" telesaioak oso eztabaidatzua  eta kritikatua izan dela bere hasieratik, izan ere, zenbait kapitulu zentzuratu egin dituzte eta guzti.
Egia esan zentzurak eta kritikak egoteko arrazoi sendoak daude. Telesaioaren audientziaren gehiengoari  dagokionez gazteegiak dira ikusteko agertzen diren kapitulu bortitzak, gainera kritika gogorrak daude kristautasunari, musulmanei.....
Argi dago ondo dagoela ikuspuntu ezberdinak emotea, baina telesaioan agian gogorregi agertzen dira, beltzen kontrako egundoko pasarteak daude, seguraski haien egoera kritikatzeko eta auzitan jartzeko gertatzen dena baina era hobeagoak daudela irudikatzeko argi eta garbi dago.

Hona emen zenbait adibide:


Family Guy-ren kapitulua zentsuratua izan zen. Fox kateak telesaila urrunegi joan zela esan zuen. Katea ezaguna da politikoki zuzenak ez diren marrazki bizidunak eta "More to love" bezalako ikuskizunak igortzeagatik, baina oraingoan abortatze bat agertzen zen errepresentazio grafikoa igortzea ukatu du Reurters-en txosten batek dioenez. Hala ere, pasartea DVD-an gehituko da.


Pasartea "Patrial Terms of Endearment" deitzen da eta hurrengo gertatzen da: Griffin familiako amak, hau da, Lois-ek emankorra ez den bikote baten alokairuzko ama izatea onartzen du. Baina ustekabean bikotea auto istripu batean hiltzen da eta Lois-ek umea izatearen erabaki zailarekin geratzen da. Lois-ek abortatzea erabakitzen du eta zenbait iturrik diotenez abortuaren irudiak oso grafikoak eta morbosoak dira.


Beste alde batetik biolentzia gehiegi agertzen da eta momentu askotan ezin da justifikatu, horrek egundoko eztabaidak sortu egin duitu  Hone hemen adibide batzuk:




Bukatzeko homosexualitateari buruzko kritika bat irudikatuko dugu eta elizaren kontrako bideoa.

Homosexualei buruzko bideo hau, lotsagabea da eta benetan kritika gogorra egiteko modukoa, gendeak esaten duenez blog eta webgune gehienetan ez da bidezkoa eta lotsagabea da gazteak holako bideoak ikus dezaketela.

Amerikako Estatu Batuetako herri-kultura popularra


Ameriketako Estatu Batuak, Ipar Amerikan dagoen 50 estatuz osaturiko herrialdea dugu, bere hiriburua washington da. eta munduko hirugarren herrialderik handiena da biztanleriari dagokionez.Gaur egun 309 milioi biztanle ditu, 9,83 milioi km²-tan.

Gainera, munduko kultura aniztasun gehien eta immigrazio gehien duen herrialdea da.Kultura aniztasun handia izan arren, guk proiektu honetan Estatu Batuetako kulturan zentratuko gara, bereziki herri-kultura popolarrean.
 Kultura akademikoaren kontrajarrean, herri-kultura herritarraren estatusa kontutan zan gabe herritar guztiei zuezenduta dago, herri kultura  herriak sortzen eta kontsumitzen dituen  manifestazio artistikoak dira .

 EEUU-ko herri-kultura eta ohituak aztertuko ditugu eta ondoren zenbait bideo aztertuko ditugu. Esate baterako kirola, musika, zenbait edari arrakastatsu, janzteko estiloak, kristau erlijioa....

Haien ohituren eta kulturaren barruan kirola oso atal garrantzitsua jorratzen du. Haiek egundoko garrantzia emoten diote kirolari eta gorputzari,estatubatuarrek eredu on bat bezala ikusten dituztelako kirolariak, osasuntsuak  eta arrakastatzuak direlako.
Zenbait gazte kirol batean onak izatekotan erraztasun ugari dituzte, baita kirol arloan eta baita ikasketetan eta bizitzako zenbait arlota. Baina horrela ez izan ezean Estatubatuarrek duten jarrera kontrako izaten da eta batzutan gatazkak sortzen dira edo tratu txarrak jasaten dituzte.

Musika baita EEUU-ko beste ikono bat da, egundoko arreta du eta gainera gende asko jarraitzen du.
Estilo asko egon arren denak oso jarraituak dira, pop musika hau da popularra gende gehienak entzuten eta jarraitzen duena nabarmena da baina baita bes te batzuk: country musika, rock and roll-a  eta rap musika besteak beste.

Horrekin batera,garrantzitsuak iruditzen ez zaizkigun beste gauza batzuk baita haien kulturaren atal bat osatu dute denborarekin.
zenbait edari , Coca-cola eta Red Bull  edaria esaterako.
Armak eta haien erabilpena.
Kristautasun erlijioa.

Hau guztia aztertuta hiru bideo aukeratu ditugu  haien azterketa egiteko eta ikusteko nola "Familie Guy" telesaioak marrazki bizidunak izan arren kritika gogorrak eta tradizio kulturalak ezkutatzen dituzte.





 Gure lehenengo bideo honetan, ikusten dugu Estatu Batuetan oso arrunta den egoera bat.
 Zenbait guraso joan dira haien semeen partidua ikustera. Denok dakigunez oso tradizio handia da asteburuetan kirol ekintzak jardutea. Baina hori ez da bakarrik irudikatu nahi, pasarte komikoa izan arren, kritikatu egin nahi da zenbait guraso izaten duten jarrera, izan ere, astikolak bezala jartzen dira eta umeen partidu bat behar duen garrantzia baino askos gehiago izaten duela haientzako.


Bigarren bideo honetan, Hautoeskundek egiten ari dira eta bi autagaien aurkako eztabaida gauzatzen da. Estatubatuarrek oso  abertzaleak dira  eta haientzako izugarrizko garrantzia dute haueskundeak bideoan argi eta garbi ikusten da zer nolako jarrera dute eta telesaioan haien kulturaren zenbait atal gurekin partekatzen dituzte.


Estatu Batuetako  herri kulturaren barruan  freskagarriak eta zenbait jatetze hain tipikoak dira non bere herrialdearen kuluraren parte bat izatera ailegatu dira, eta Red Bull edaria oso tipikoa da. Gazteen artean oso hedatuta dago,mundu osoan zehar, izan ere , bere iragarkiak edonon ikusi daitezke, telebistatik- formula 1-eko txapelketataraino ailegatzen bai da. “Family Guy”   telesaioaren kapitulu honetan, argi eta garbi irudikatzen da edari honen garrantzia.


Xenofobia eta errazismoa family guy telesailean



Telesailearen kritiko askok Family guy errasismoa eta xenofobia zabaltzen duen programa dela salatzen dute, baina bertan ikusten diren bromak eta diren moduan ikusi behar dira, ez broma errazista moduan, amerikar gizartean gau egun irauten duten estereotipoen salaketa moduan.

Broma hauetan, amerikar gizartearen gehiengokoak ez diren arraza eta kultura desberdinak jasaten duten diskriminazioa salatzen dute family guyren sortzaileek, baina nozki, beti bezala era ironiko eta sarkastiko batean. Bakarrik beraiek egiten duten moduan, irudi krudel eta desangelatuekin, baian denuntzia sozial beteaz.

Hurrengo entradetan, amerikako estatu batuetan bizi diren eta kultura nagusian sartzen ez diren arraza eta kultura desberdinak jasatzen duten perjuisizioak ikusiko ditugu.

Antisemitismoa eta nazismoa


Pertsona askok arrituta geratzen dira telesai honetan nazismoaren gaia honen modu arinean tratatzean, naziak pertsonai farregarri eta alaitzat moduan agertzen dira, hauen artean Adolf Hitler bera ere.
Esketze askotan nazien ikuspuntutik gai askoren azalpena ematen zaigu, adibidez homosexualez, beltzez eta judutarrez hitzegiten denean. Baina ala ere argi dago Family Guy-ren nahaia idei hauek salatzea eta kondenatzea dela. Beste broma batzuetan Hitlerren eta naziak pertsona normaltzat moduan agertzen badira ere, gaiztakiari itzura emateko erabiltzen dituzte telesailaean.

 Amerikar eta mendebaldeko kulturaren betiko antisemitismoa edo judatarren aurkako idei arrazistak agerian jartzeko, telesaila pertsonai bat sortu du Mort izenenekoa. Pertsonai hau judatarrei atzikitzen dizkioten esteorotipo eta irudi tradizionalak erakusten ditu. Hala nola, judatarrek profesatzen duten diruarekiko maitasuna, koldarkeria, pertsona fidagarriak izateko ezintazuna eta poteredun postuak artzeko tradizioa. Beste esteorotipo inuzenteagoak agertzen dira adibidez matematiketarako eta ikasketak burutzeko onak direla edo abokatu bat telesailean agertzen bada, pertsonai hau beti judua izango da.

Family Guy-ren maltzurkeria ez da gauza hauekin bukatzen, bere kapitulu famatu batean familiako bi kide eta Mort jauna, denboraren makina baten medioz Hirugarren Reigch-aren garaira bidaltzen dituzte, nazietaz hiez egin dezaten, klabe komiko batean beri ere nozki.

Batzutan ere, egileak naziak eta hauen irudia erabiltzen ditu estatu batuetako alderdi kontserbadorei lotita zenbait pertsonairi kritika zorrotza egin ahal izateko, tee party-ko kideen, irrati edo telebistako aurkezle erradikalen diskurtzoa salatzeko eta abar. Goiko bideoan ikus dezakegu, nola nazien ideiak 2008ko errepublikar hauteslearekin eta Sara Palin, Tee party-ko kidearekin erlazionatzen dituen.


Kultura latinoa estatu batuetan



Estatu batuetan "latin" hitza erabiltzen dute, amerikako herrialde hispanotik etorritako jendeari deitzeko. Inmigrante hauek normalean mexikarrak izan hoy dira eta horregatik hauen karikaturak beti hitzurak berberak izanten dute, jende baxua eta beltzarana.

Telesalean agertzen diren pertsonai latinoak etxekoandreak edota langile inmigrantak izaten dira, honekin herri honetako pertsonak  jasatzen dituzten esplotazioak salatu nahi ditu programak, gehienbat lanaren munduan. Consueloren pertsonaian ikusi daitezke komunitate hau gahinean dauden esteoreotipo desberninak; seme gehiegi dituztela, pertsona inkultoak direla edo beti ere, behe mailako lanei loturik bizi direla.

Beste esketze oso kritikatu batean, funeral mexicar bat agertzen zaigu, bertan eta ataud bera konpartitzen dozena bat mexikar agertzen zaigu hilik, hauekin ere txakur bat ere. Broma honetan amerikarren beldurra eta mesfidantza agerian jartzen du telesaila, pertsona latinoen kopurua urteren-urtez gero eta handiagoa delako eta hauen botere politiko eta ekonomikoa ere denboraz handitzen ari delako, pertsona zurien botere tradizionala arriskuan jarriz. Horain dela urte eskaz, Estatu Batuetako hizkuntz ofiziala bakarrik ingelera dela aprobatu zuen botazio batean, gaztelaniaren eragina handia dezeustatzeko.

Pertsona beltzak telesailean



Bideo honetan ikus dezakegu arraza beltzari lotuta dauden zenbait estereotipo, Estatu batuetan pertsona beltzen kopuru handia delinkuenteak direla pentsatzen dute askok. Hemendik dator pertsona hauek poliziarekin dituzten arazoak, pertsona beltz bat, lege bat apurtzen duenean edo poliziak susmoak bakarrik badituzte ere, beste pertsona bat baino era latzago batean tratatuak izaten da poliziengatik.
Hau dela eta, telesailearen kapitulo batean, polizia dezagertzen denean, pertsona zuriz moduan bizi ziren beltz askok bere mozorroa alde batera utzi eta abesti bitxi bat abezten eta dantzatzen hasten dira, era inozente hau sinbolismoz betea dago eta denuntzia sozial oso ausarta izan zen bere garaian, baina abesti inozo bat izanda, pertsona askok ez zuten eskutuko ideia hartu.

Telesailean pertsonai beltzen agerpena oso txikia iruditu ahal zaigu hasieran, Peterren laguna den Cleveland izan ezik. Pertsonai beltzen agerpena programan arraza honen esteorotipo gordinak erakusteko erabiltzen dituzte sortzaileek.

Quagmire pertsonai sexista da



Quagmire-n momentuen bilduma honetan ikusi dezakezuenez, Quagmire pertsonaiak gauza bakarra du buruan, sexua. Quagmire sexuaren gaixo bat da eta bere bultzada sexualak kontrolatzea asko kostatzen zaio eta askotan erabiltzen duen hiztegia iraingarria da. Quagmire-k emakumea jostailu bat bezala ikusten du, ez zaiolako emakumea nolakoa den inporta baizik eta fisikoa bakarrik inporta zaio. Muturreko egoeretara heltzen da sexua izatearren, adibidez, neska ilehoriarekin dagoenean drogatu egiten du eta konorterik gabe dagoenenan berarekin sexua izaten saiatzen da, baina ez du lortzen. Edozein elkarrizketa edo egoera, egoera sexual batekin erlazionatzen du beti, horregatik lagunek modu arraro baten bidez laguntzen saiatzen dira.

Horrelako egoera asko agertzen dira telesaian, baina barregarriak iruditzen zaizkigu gure eguneroko bizitzan elkarrizketa eta egoera asko sexu egoerekin erlazionatzen ditugulako. Azken finean, telesailak kultura popularra, hau da, Estatu Batuetako hegemonia, muturreko egoeretara eramanez islatzen du, beraz, egoera asko ezagunak egiten zaizkigu. Gainera Quagmier-ek 50 edo 60. hamarkadan bezala janzten du eta garai horretako kotxea du. Semiotika aztertzen badugu janzkera hau sinbolikoa izan daiteke, garai horretan matxismo ugari baitzegoen.

Pasarte sexista

Pasarte txiki honek eduki sexista eta matxista du, hartzak (gizona errepresentatuz) oso modu txarretan erantzuten dio emakumeari, honetaz paso eginez eta baztertuz. Hartza ohean botata ageri da ezer egiteko gogorik gabe telebista ikusten. Emakumea irtetzeko prest dago eta hartzari irtetzeko prest dagoen galdetzen dio, baina honek, modu txarrean erantzuten dio, geroago maite duela esanez konpondu nahiean.

Jendeak egoera honetaz barre egiten du, hitz egiten duen hartz bat ikusten duelako. Baina hartz hau gizonaren irudia da, gizona sinbolizatzen du semiotikaren aldetik, eta pasartean ematen den egoera, zoritxarrez gure gizartean ematen den egoeretako bat da, batere barregarriak ez direnak. Azken finean, ideologia sozietate batean praktikan jarrita dauden sistema orokor batetako ideia multzoa da. Hau txikitatik ikasten da, normaltzat emanez eta horrela izan behar direla pentsatzen dugu.  Horregatik urte askotan zehar jendeak gizonak emakumeen gainetik jartzean hau normaltzat ikusi da eta umeak ikusten dituzten telesail batean horrelako egoera bat agertzean, hauek jarrera egokia dela penstatuko dute. Baina emakumeak honen aurka, hegemoniaren idealaren aurka altxatu dira ideologikoak diren ideia horiekin bat egiten ez dutelako.

Zentsuratutako kapitulua

Family Guy-ren kapitulua zentsuratua izan zen. Fox kateak telesaila urrunegi joan zela esan zuen. Fox kateak berak ez zeukan kapitulu hau aireratzeko eragozpen handirik baina anuntzianteek haien anuntzioak Fox katetik kentzeaz mehatxatu zuten. Katea ezaguna da politikoki zuzenak ez diren marrazki bizidunak eta "More to love" bezalako ikuskizunak igortzeagatik, baina oraingoan abortatze bat agertzen zen errepresentazio grafikoa igortzea ukatu da Reurters-en txosten batek dioenez. Hala ere, pasartea DVD-an gehituko da.

Pasartea "Patrial Terms of Endearment" deitzen da eta hurrengo gertatzen da: Griffin familiako amak, hau da, Lois-ek emankorra ez den bikote baten alokairuzko ama izatea onartzen du. Baina ustekabean bikotea auto istripu batean hiltzen da eta Lois-ek umea izatearen erabaki zailarekin geratzen da. Lois-ek abortatzea erabakitzen du eta zenbait iturrik diotenez abortuaren irudiak oso grafikoak eta morbosoak dira.

Hemen ikus dezakegunez askotan komunikabideak baino, komunikabideak finantziatzen dituzten empresak dira zentsura ezartzen dutenak, haien produktuak irudi eta jarrera batzuekin lotu ez daitezen.

Blog feminista baten kritika

Family Guy telesailak kritika asko ditu telesail sexista izateagatik. Adibidez, interneteko blog batean (WMST 2010 A: FEMINIST ANALYSIS) ondorengo kritika aurki dezakegu:

Azkenengo urtetan Family Guy telesaila izugarri ospetsu bilakatu da. Hala ere, Family Guy sexismoa igortzen du telebistaren bitartez. Gehienak ados egongo dira telesailak mespretxuzko jarrera duela sexismo, arrazismo, etab. bezalako gaietan. Beste askok telesailaren alde egongo dira eta haien jarrera onartuko dute telesailak aurkezten duen krudelkeria modu barregarrian aurkezten duelako. Hainbat pasarte sexista egon dira, adibidez, "Stewie, The Untold Story", "Chick Cancer", eta seguruenik matxistena "I am Peter, hear me roar". Barregarria izan arren, ez da bidezkoa sexismoa modu horretan erabitzea, jarrera sexista murriztu izan beharko litzateke eta emakumei eta gizonezkoei buruzko adarjotzeak berdinduak egon beharko litzateke.

"I am Peter, hear me roar" emakumeen aurkako pasarte sexista da. Agerraldi bakoitzak sexismoa dakarren txantxaren bat du, pasartea onargarria dirudien arren. Pasartean Peter-ek bere lankideei (guztiak gizonak) txantxa batzuk kontatzen dizkie, gainera kontatzen dituen txantxak guztiz sexistak dira. Honakoa esaten hasten da: "Zenbat emakume behar dira bonbila bat aldatzeko? Bi, bat bonbila aldatzeko eta beste bat bere arropa kentzeko". ("How many womens does it take to screw a light bulb? Two, one women to screw in the light bulb and one to take her clothes off").

Peter-ek bere lankideekin olgetan jarraitzen du, Sarah Benett agertzen denean (emakumezko lankide bat), eta bromaren bat kontatzeko eskatzen dio, baina Lindak ez daki zein eratako bromak diren. Peter inteligentzia gutxiko pertsona denez, beste txantxa bat kontatzea onartzen du eta guztiz ohargabetuta dago emango den  egoerataz. Hurrengoa esaten du: "Zergaitik dituzte titiak emakumeek? Begiratzeko zeozer izateko beraiekin hitz egiten duzunean". Linda txantxa honekin ikaratu egiten da eta jazarpen sexualagatik salatzen du.

Orduan Peter-ek Ms. Ironbox-ekin (Sarah-ren abokatua) hitz egitera doa. Ms. Ironbox, idartsua, mardula eta trajea darama, horregatik Peter-ek lesbiana den galdetzen dio. Honekin emakumearen opresioak irizpide bikoitza eratzen du. Emakume batek jantzia daramalako eta lanean bere edertasuna erakusten ez duelako gizarteak lesbiana dela uste du. Estereotipo partikular hau guztiz bidegabezkoa eta ezegokia da.

Geroago pasartean, Ms. Ironboxe-ek kanpamentu femenino batera joatera behartzen du jazarpen sexualeko salaketa kentzeko. Hasieran Peter saio horietara doa non bere matxismoa aldatzeko interesik ez duen erakusten. Gero Peter eta Lois-ek Ms. Ironbox bisitatzen dute eta honek Lois-i bere lanari buruz galdetzen dio eta Lois-ek etxekoandrea dela aitortzen du. Ms. Ironbox-ek hori Peter-en matxismoaren arrazoia dela uste du eta ondorengoa esaten dio Lois-i: "gogor lan egiten dut zu bezalako pertsonek esklabotasunetik aske izan daitezen". Ironbox First Wave Feminist bezala kontsideratua izan daiteke.

Kapituluaren amaieran Peter-ek ezer ez duela ikasi ematen du eta ohera joan aurretik Lois-i sandwich bat egiteko eskatzen dio. Lois-ek egingo diola esaten du eta Peter-ekin elkarrizketa bat hasten du, baina azken honek honela mozten dio: "Lois... gutxiago hitz egin, eta gehiago ibili". Pasartean zehar komentario sexista asko daude, zeintzuk jende gehienak ez ditu modu iraingarrian ikusten modu barregarrian aurkezten direlako.

Pasarte askotan Stewie umeak bere lorpenak "Sexy Parties" deitzen dituenak egiten ospatzen ditu. Festa hauetan erdi biluzik dauden emakumeekin biltzen da.

Family Guy agertzen diren pasarte sexistak hain bidegabezkoak izateko arrazoia, jarrera hauek sexismoa bultzatzen dutelako eta gizarteak ontzat ikusten dituelako da. Gainera gizonen aurkako txantxak oso gutxitan ematen dira, bezar, "humorea" batez ere emakumearen aurka zuzenduta dago. Horregatik, txantxa sexistak jarraitzekotan, berdinduta egon beharko lirateke emakume eta gizonen aurkako txantxak.

Eguener komunikabideetan matxismoa eta sexismoa agertzen dira, komunikabideek indar handia dute eta gizartea mindu dezakete. Maskulinitateak efektu ezkorrak ditu eta horregatik emakumeen "Sex-positive" eta askatasuna bultzatu behar du. "Sex-positive" delakoa emakumeak euren sexualitatea erreklamatzea esan nahi du, eta gizonek duten askatasun sexual bera izatea. Liberalismo feminista guztia berdina izatea eskatzen du, ideia praktiko eta kontsiderableagoekin.

Hemen pasarte osoaren link bat utziko dizuet: http://www.putlocker.com/file/3FFF822C7A348836

Erlijioa aurrerakuntzen aurka



Eszena honetan Stewie eta Brianek multibersoaren teoriaz hitz egiten dute, teoria honen arabera infinito universo paralelo daude, denak ezberdinak. Gero Stewiek Brian universo paralelo batera eramaten du, kristautasuna existitu izan ez den universo batera. Universo hori oso aurrerakoia da eta Stewiek azaltzen du Erdi Aroan egon zen errepresiorik gabe zientziak asko aurreratu duela.

Eszena honen bidez ikusleari erlijioa zientziaren eta aurrerapenen aurka dagoela transmititu nahi zaio. Hau ez da guztiz egia, Erlijioen eta batez ere kristautasunaren jarrera zientziarekiko nahiko anbiguoa izan delako. Kristautasunak hainbat ideia apurtzaile baztertu zituen, batez ere bibliarekin gatazkan zeudenak, eboluzioa, dinosauruak, gertaera naturalen azalpen ez magijoak... Baina aldi berean unibertsitateak katedraletan hasi ziren, geroago elizatik urruntzeko.

Estereotipo erlijiosoak




Estereotipo erlijiosoak betidanik erabili izan dira. Estatu Batuetan protestanteak ez direnei zenbait estereotipo atzikitzen zaie,hala nola: juduak diruarekin honak direla, katolikoek hainbat seme edukitzen dituztela eta eszena honetan agertzen zaiguna musulmanak terroristak direla.

Azken estereotipo hau ez zen existitzen orain dela 20 urte, baina dorre bikien atentatuaz geroztik musulmandarrak eta musulman bezala identifikatzen diren pertsonen estigmatizazio bat gertatu da. Horren adibide da 2001-eko irailaren 11 ostean zenbait sikh erasotuak izan zirela. Esan beharra dago Sikh-ek turbantea eta bizar luzea dutela baina ez dutela islamarekin zerikusirik.

Estatu Batuetako eliteen interesentzerako eta batez ere armagintzaren eta juduen lobbyentzako estereotipo hau oso ona da. Gizartean talde hauen beldurra sustatuz gerrak, ekintza ez demokratikoak eta Israelen hainbat akzio justifika ahal dituztelako.

Family Guy-ko eszena honek gizarteak duen jarrera hau salatzen du, palestindar eta musulmanak terrorismoarekin identifikatzean datzana, egoera nahiko absurdo baten bidez beti ere.

Erlijioa arazoen iturri

""

Eszena honetan kultura hegemonikoaren aurkako jarrera ikusten dugu. Kultura hegemonikoarentzat erlijioak solidaritatea, maitasuna, kupida eta balore kristauak (kasu honetan baloreak kristauak dira EB-ko gizartearen gehiengoa kristaua delako) sustatzen ditu. Hala ere, bideo honek era batere ez sutilean adierazten duen bezala gerra eta gatazka asko erlijio kontuengatik izan dira.

Bada Estatu Batuetan korronte bat jesukristo problema guztien irtenbide bezala ikusteko, drogetatik irtetzeko, bizitza kriminaletik irteteko, alkoholismoa gainditzeko, apostuen adikzioa gainditzeko... Aipatutako talde hauek biblia dute haien eskuliburu nagusia eta bertatik lortzen dute behar duten sostengu emozionala. Talde hauek ateoek begi onez ikusi ez arren, ez dago ukatzerik jendearen jarrera desegokiak aldatzeko boterea dutela, kultura hegemonikora konbertitzearen truke noski.

Erlijioa, eliteentzako, masak lasaitzeko eta esperantza bat emateko balio du, hau da: berdin da bizitza honetan asko sufritzea, biblia jarraitzen baduzu eta iraultza egin beharrean beste masaila jartzen baduzu, hil ostean zerura joango baitzara.

ERLIJIOA


Telesail honetan erlijioari buruzko erreferentzia asko daude, izan ere telesail honek Estatu Batuetako familia baten goraberetan oinarritzen da. Estatu Batuetako gizartean hasieratik (bere independentziatik) erlijio askatasuna egon arren, ezin dezakegu ahaztu lehen kolonoak bertara joan zirela Ingalaterrako praktika erlijiosoak ez zirelako haien ustez zorrotzak.

Estatu Batuetan erlijio ezberdin asko finkatu ziren Europan baino askatasun gehiago zegoelako, hala ere, paradoxa bat dirudien arren sinismen erlijiosorik ez edukitzea oso txarto ikusita zegoen.

Bigarren mundu gerraren ondoren ateismoa komunismoarekin lotzen zen. Erlijioa amerikar bizimoduaren parte bilakatu zen gerra hotzean. Horren isla da 1956. urtean dolar billetean E pluribus unum (anitzen artetik, bat) esaldia kendu eta In God We Trust (Jaungoikoan fedea dugu) esaldia jartzea.

Gerra hotzaren bukaerarekin ateismoa gero eta indar handiagoa hartu zuen, hala ere gaur egun amerikarren %9a bakarrik sentitzen da ateo.

Famili guy-ren sortzailea Seth MacFarlane erabat ateo kontsideratzen da eta bere ideiak telesail honetan ikus ditzakegu. Ideia hauek Estatu Batuetan apurtzaileak dira hegemoniaren pentsamendu eta moralen kontra daudelako, Frantzian edo Suedian ,ordea, ez dira hain apurtzaileak biztanleriaren erdia ateo kontsideratzen delako.


Sariak


10 Emmy saritara hautatua izan da eta hauetatik 3 irabazi ditu:
  • 2000. urtean bikoizketa onenaren saria -  Seth MacFarlane Stewie Griffin-en ahotsagatik.
  • 2002.urtean musika eta letra saria – Walter Murphy (kompositorea) eta Seth Macfarlane (letra).
  • 2007.urtean animaziozko bakarkako lan onena – Steven Fonti (storyboard-eko artista).

Annie sarietara ere 10 aldiz hautatua izan da horietatik 3 irabaziz, 2 2006.urtean eta 1 2008an. Golden Real Awards-etara ere izendatua izan da hirutan bat irabaziz. 2009an Emmy-etako komediazko telesail onenetarako hautatu zuten. Baina azkeneko hau baliogabeko garaipena dela izan daiteke, azkeneko sari honek “Los Picapiedras”-ek irabazi baitzuen eta “The Simpson”-ek ez duelako inoiz irabazi.

Kritika eta Eztabaida


Family Guy-k kontrako kritikak ere jasotzen ditu. Adibidez, Ken Tucker Entertainment Weekly-koa zeinek sarritan telesailaren aurka jo du, “D” batekin kalifikatu zuen eta 1999-2000 denboraldiko telesail txarrena bezala izendatu. L.Brent Bozel III.ak sortutako PTC erakundeak kritika suntsigarriak argitaratu ditu telesailaren aurka zeinek “audientzia nagusiko orduetako telesail txarrena” izendatu bezala zuten 2000, 2005 eta 2006.urteetan. Nahiko pasarte kategoria horren barruan egon dira, hizkuntza desegokia, biluztasun animatua eta eduki zakarra izateagatik. Erakunde honek telesailak 2 eta 12 urte bitarteko ikusle asko dituela dio, eta gurasoei neurriak hartzeko eskatzen diete marrazki bizidunak izan arren ikusle helduentzako zuzenduta dagoelako.

Telesailak beste telesail batzuen kritikak ere jaso ditu, batez ere, bere humorea dela eta. The Simpsons telesailak Peter Griffin Homer Simpson-en klon bat dela adierazten du Halloweneko kapitulu baten, eta The Italian Bob kapituluan plagioz salatutako iheslaria bezala ageri da. Family Guy South Park telesailaren satiraren helburu ere izan da.

Arrakasta


Family Guy-k kritikarien oso kritika onak jaso ditu. Catherine Seipp National Review Onlineko-a telesaila “zikina baina ikaragarri barregarria” bezala adierazi zuen. New York Times-eko Cary James-ek “familia satiriko iskanbilatsua” bezala adierazi zuen eta lortzen zituzten parodiak eta aukerak goraipatzen zituen. Sydney Morning Herald-ek Family Guy 2009ko apirilaren 21ean “asteko telesaila” izendatu zuen eta telesaila “kultura popularraren maisulana” zela esan zuen. Gainera hainbat pertsona ospetsu erakarri ditu, haien artean, Emily Bunt, zeinek Family Guy bere telesail gogokoena zela eta gonbidatuetako bat izateko gogoak zituela ziurtatu zuen. George Lucas-ek kapitulu guztiak zituela esan zuen elkarrizketa baten. New Yorker-eko Nancy Franklin-ek Family Guy animazio telesail onena bilakatzen ari zela esan zuen, The Simpsons baino hobea zela esatera heldu zen telesailaren ospeaz eta lehiaz hitz egitean.  Family Guy bigarren telesail ikusiena izatera heldu izan da Saturday Night Live-n atzetik.


Pertsonaiak

Peter Griffin



Peter Griffin Quahog-en bizi den maila erdiko familia baten aita da. Gizon maitagarria, gizena eta zaratatsua da zeinek bere buru hustutik pasatzen zaion lehenengo gauza esaten du beti. Teorian, familia burua da, baina egia esan ez da oso gizon azkarra informazioa prozesatzeko momentuan eta ,batez ere,  erabaki bizkorrak hartzeko momentuan, bere eskuetan garrantzitsua den zerbait dagoen bakoitzean hondamendian amaitzen da. Bere zaletasun nabarmenenak telebista ikustea eta bere lagunekin "txirla mozkortuan" garagardoa edatea dira. Lois-ekin ezkonduta dago, gaztetan maitemindu zen emakumearekin eta arrakastarik gabe atsegina ematen saiatzen da beti. Hiru seme-alaba ditu: Chris gizena eta inozoa, Meg hezur hutsa eta populartasunik gabea eta Stewie aldatertatsu eta mendekaria, goi-teknoloiako gailuak eraikitzen aditua den urte bateko haurtxoa.

Lois Griffin


Peter-en emaztea da. Newport-eko (Rhode-Island) goi mailako familia batekoa da eta familia horren jaraunsle bakarra. Bizitza ona ukatzen du maitemindu zen eskuoihalen mutilarekin egoteko, hau da, Peter-ekin eta momentu horretatik aurrera ez du atzera begiratzen tamaltzeko, badaki hartu duen erabakia eta beti dago prest bere familiak behar duenean. Emakume modernoa da, azkarra eta eraginkorra zein sukaldea, etxekolanak, erosketak eta piano klaseak bere familiaren arduraz eta bere seme txikiaren hilketa saiakerekin koordinatzeko gai da. Bera da gai garrantzitsuetaz arduratzen dena bere senarraren trakestasuna dela eta, beti sartuta dabilen iskanbiletatik atera behar du, baina bere familiagatik duen maitasuna oztopo guztiak gainditzen ditu.


Chris Griffin


Griffin familiaren seme nagusia da. Ilehoria izan arren, bere aita bezalakoa da, lodia eta tentela baita. Telebista ikustea maite du eta denbora asko ematen du marrazten eta bideojokoetara jolasten. Bere logelan ez dago inoiz lasai bere armairuan bizi den tximino batek ikaratuta duelako. Nerabetasunean dago eta hormonak ez diote argi pentsatzen usten, bere izaera geldoa eta eragingarria okerragotzen duena.


Meg Griffin


Familiako nerabea da eta arreba nagusia. Konplexuz beterik dago bere familiako inork ez duelako baloratzen ezta ezertarako kontuan hartzen, horregatik denbora gehiena deprimituta ematen du. Gainera ikastetxean ez ditu ia lagunik eta popularitatea lortzen saiatzen den arren, ez du inoiz lortzen, ondo egiten dakien bakarra txorien kantua imitatzea baita. Ez du inork uste erakargarria denik, jendeak berataz lotsatzen da eta gainera ez du nortasunik. Ukatze sozial eta familiar honek bere bizitza gogorra izatea eragiten du.


Stewie Griffin


Familiaren haurtxoa da Stewie, ume berezi bat da. Urte bateko ume batentzako ezhoikoa den gaitasun intelektuala garatu du. Hitz egiteko, irakurtzeko eta adimenez arrazoitzeko gai da. Armak eta gailu konplexuak eraikitzeko gaitasuna du, suntsipenarekin erlazionatuta dagoenrekin erakargarritasun handia sentitzen baitu. Bere helburua bizitzan bere ama hiltzea eta mundua berenganatzea dira, lortzera heltzen ez den zeozer gogo handiak izan arren. Mundu osoa bere aurka dagoela uste du txakurra izan ezik, komunikazio oso berezi bat mantentzen duenarekin.


Brian


Brian, maskota, ez da edozein txakur. Peter-en bizitzan sartu zen, azkenengo honek kontxe garbitzaile bezala aurkitu zuenean, ordutik, bere lagun onenean bihurtu zen eta etxera eraman zuen non denek familiako beste bat bezala hartu zuten. Bereiekin denbora asko darama eta horregatik familia berezi honen kontu guztiak ezagutzen ditu. Peter bere istiluetatik ateratzen saiatzen lehena da beti, baina saiatzen den bakoitzean berarekin istilu guztienta sartuta amaitzen du, horregati, ezinbestekoa bihurtzen da Peter-entzat. Bere obsesioa ikuskizunaren munduan arrakasta izatea da ahots ikusgarria baitu abesten duenenan. Gustu finak eta dotoreak ditu, txakurra izan arren, oso gizakiratuta baitago, eta bizitza irakurtzen, eguzkia hartzen eta koktelak edaten ematen du.

FAMILY GUY


“Family guy” 1999an Seth MacFarlane-k sortutako helduentzako marrazki bizidunezko telesaila da. Telesaila Griffin familian oinarritzen da, familia disfuntzional bat da, familia Peter (aita), Lois (ama), Meg, Chris eta Stewie (semeak) eta Brian giza itxurazko txakurra osatzen dute. Telesaila Quahog, Rhode Island, fikziozko hirian kokatuta dago eta haien humorea Amerikako pop kultura parodiatzen oinarritzen da.


Telesaila MacFarlane-k sortu zuen marrazki bizidunezko bi telesail egin ostean “The life of Larry” eta “Larry and Steve”. MacFarlane-k Larry eta bere txakurra Steve berriz diseinatu zituen eta Peter eta Brian izena jarri zien, hurrenez hurren. MacFarlane-k 15 minutuko pilotua eman zion FOX-eri eta 1998ko abenduaren 20an igorri zuen. Kapitulu pilotua igorri ostean telesailak FOX-en oniritzia jaso zuen eta produkzioa hasi zuten. Hirugarren denboraldia amaitu eta gero 2001ean, FOX-ek telesaila bertan behera utzi zuen, baina jendearen eskaria eta DVD-en salmenten areagotzea zela eta telesaila 2004an itzuli zen FOX konbentzitu ostean.



SORKUNTZA

Family Guy-ren lehen kapitulua 1999ko urtarrilaren 31an igorri zen Estatu Batuetan XXXIII. SuperBowl-aren aurretik. Family Guy live in Montreal-en Seth MacFarlane-k esan zuen neska bat liluratzeko telesail biziduna egin nahi zuela. MacFalane-k Cartoon Network-eko “The Cartoon Cartoon Show” programarentzako idatzi zuen Family Guy izango zenaren lehen atala. Telesaila Larry Shorts deitzen zen eta sortzaile berarena zen (Family Guy-ren aurrekaria). Brian Griffin Steve-nen inspiratu zuen, gizaki itxurako txakur bat non telesail horretan Larry-k aurkitzen eta galtzen zuen, Larry gizen tentel bat zen eta pertsonai honetatik Peter sortu zuen. Lehen pasarteak igorri ziren denboran pertsonai asko antzekotasunak zituzten Family Guy-k izango zituen pertsonaiekin (adibidez, ligatzen jakina zen pilotu bat, Quagmier izango zen). Cartoon Network-eko audientzia nagusia umeentzako zuzenduta zegoenez Larry Shorts eduki nahiko leuna izan zuen Family Guy-k izango zuenarekin alderatuz.


Family Guy-ren lehen atalak 22 milioi ikusle izan zituen eta telesaiala modu jarraian igorri zen apirilean, eta 6 atal gehiago gehitu ziren lehen denboraldia osatu arte maiatzaren erdialdean. Lehenengo denboraldiak 7 kapitulu izan zituen non pertsonai nagusiak sartu ziren. Bigarren denboraldia 1999ko irailaren 23an hasi zen eta beste telesail batzuen lehia izan zuen.


Bigarren denboraldiko bigarren kapituluaren ostean telesaila baztertua izan zen eta beranduago berriz igorri zen. Igorpena 2000ko martxoan itzuli zen denboraldiaren amaierara arte 21 kapitulurekin. Hirugarren denboraldiak 21 atal zituen eta 2001eko uztailaren 11tik 2002ko otsailera arte igorri ziren. Bigarren eta hirugarren denboraldiaren igorpena zehar, FOX-ek telesaila egun batzuk jarrain igortzea kontraprogramatu zuen, horren ondorioz, audientziak behera egin zuen.


Bigarren eta hirugarren denboraldian eztabaida handia egon zen Family Guy berritua edo baztertua izango zelari buruz. FOX-ek bigarren denboraldiaren ostean telesaila baztertuko zela jakinarazi zuen eta FOX hori ez egiteko konbentzitzeko jarraitzaile askok webguneak sortu zituzten, sinadurak jaso zituzten eta kateari gutunak bidali zizkioten.


Katearen zuzendaritzaren aldaketa batek 13 kapitulu berriren igorpena baimendu zuen hirugarren denboraldiaren oinarri izanez. Ez zekiten ezer telesailaren etorkizunari buruz, horregatik gidoilariek hainbat erreferentzia egin zituzten kapitulu askotan ziurgabetasun horri buruz, batez ere “The Thin White line” kapituluan, non FOX-ek lehen aldiz Fuck hitza esaten utzi zieten beste zarata batzuekin ezkutatu gabe. Family Guy lehia handia izan zuen “Survivor” eta “Friends” telesaiekin igorpen ordu bera (20:00) partekatzen baitzuten, zein aipatua izan zen bigarren deuseztapenaren ostean “Stewie Griffin: The untold story” kapituluan. Hirugarren denboraldian zehar, FOX-ek behin betiko deuseztapena iragarri zuen.

Metodologia
Aztergai ditugun gaiak (politika, erlijioa, sexualitatea, arrazismoa eta herri-kultura popularra) garatzeko, Family Guy telesaiaren bideoa konkretu batzuk igoko ditugu blogera, bideo hauetan telesaiaren gai haurrekiko jarrera erakusten da.
Gero bideo hauetan oinarrituz, geure analisiak era sakon batean jorratu eta azalduko ditugu, kultura ikasketen klaseetan ikasi ditugun kontzeptuak praktikan jarriz.

GURE HELBURUAK

Lan honen helburua FOX kanalean aireratzen den "Family Guy" edo "Padre de Familia" telesailaren  mendebaldeko kulturaren errepresentazioaren analisi kulturala egitea da. Telesail honetan erdi mailako Estatubatuar familia bat agertzen zaigu eta haien abenturetan zehar mendebaldeko kulturaren alderdi guztiei kritika zorrotza egiten zaie. Guk alderdi polemikoenak aztertuko ditugu: Arraza, politika, generoa, erlijioa, zentsura eta hedabideak.

Azterketa hau egiteko telesail honen kapitulo ugari aztertu eta eszena batzuk hautatu eta ikasketa kulturalen ikuspegitik aztertuko ditugu. Blogean bideoak jarriz era argiago eta entretenigarriago batean blogeko bisitariei telesail honen analisia transmititzea da gure xedea.